L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Dora Etxebarria

euskal iatorrizko kolonbiar olerkarimea eta,

ango izkeltzaindiko lenengo emakumea

 

Muniategi'tar Sabin

 

        Betidanik, olerkari lurralde ugaria dugu Kolombia, gaztelar izkuntzadun Amerika'n. Kolombia'ko olerkari aipatuenak, Bogota'ko Euzko Etxea'ren laguntzaz ta Abrisketa'tar Pantzeska'ren ardurapean, «Kolonbiar Olerki Txorta Euzkeraz» izenburuko bilduman aurkitzen dira, bi izkuntzetan, gazteleraz eta euzkeraz. Liburu au, 1968 gko Garragarrillaren 24'an argitaratua izan zan Amorrortu-tar Sebasten eta Semeen irarkolan, Argentina'ko Buenos Aires'en. Guztiz 31 olerkari. Euzkeratzalleak, Lin Akesolo, Jon Beistegi, Iñaki Goikoetxea, Sabin Minuategi eta Jagoba Onaindia izan ziran. Bilduma ontatik ere, beti gerta oi danez, olerkari ospetsuren bat edo beste, eztakit zergaitik, bazterturik gelditu ziran. Orietako bat, gaur Kolombia'ko Izkeltzaindiko dugun euskal iatorrizko Dora Cecilia Etxebarria, idazlanetarako Dora Castellanos, senarraren abizen-deituraz entzute aundiko egin dan olerkarime eta izparlari bikaiña. Abrisketa'ren bitartez iritzi nintzan aren olerkitzazko ezagupidera. 1971 garrenean, Patxi'k onela idatzi zidan: «Recordado amigo Muniategi: La poetisa colombiana Dora Etxebarria quiere tener algunos de sus versos en euzkera. Querrá ud. traducirme la adjunta trova?» Nola ezetza eman atzerritik zetorkidan euskalzaletasunezko onelako euskari eder bati? Alik lasterren eta, pozik, bete nuan aren naia, Ipar-Euzkadi'ko euskaldun baten, Joan Etxebarria'ren oñordeko alaba errimearen guraria. Arrezkero Dora, beren neurtitzen bidez, oso begiko eta ezaguna egin zait. Sen aundiko olerkarimea dugu. Irudimen aberats eta gogai biziz eta egitasun mardulez, ederrik lantzen ditu izadiazko margopean poemak sakonduz. Dora'ren liburuak dira: «Clamor», «Verdad de Amor», «Escrito Está», «Eterna Huelga», «Hiroshima Amor Mío», (Au osorik euzkeratu nion), «Luz Sedienta», eta, labatik atera berria dan «Año Dosmil Contigo». Emakume-emakumea dugu; gauzak egoki, zuzen, ioskera ederreko bildurapean, maitasunezko sugar, bioztasunez azaltzen dakina da, gordinkeririk gabe, benetako giartasun, emakume senez. Aintziñako neurtizkera zalea izanarren gaurkotasunezko gogo, izakera berria iraultzen digu betikotasunezko moldeetan. Grazi aparta darakus amalaukoak borobiltzen. Batzuen ustez, kolonbiar emakume onen lanik garrantzitsuena «Hiroshima ene maitea», omen da. Karraxi dagin mundu bat daurkezkigu berrogei ta amairu laukozko neurtitz izukarietan. Oraintsu London'go BBC emana da, Dora'k berak, opaldua: «Zuri, Bakea Ereiten Duzulako»:

 

                Amildegiko zaldi beltza

                Hiroshima'ko onto beltza

                beren korain iltzalleakin

                mamu antzo ortziratu zan.

 

        Dei dagigu Hiroshima'ra begiperatzeko an gertatuko atomu-indarrak ereindako autserrezko negargarrikeri aztu-eziña:

 

                «Atoz Hiroshima'ra, ene maitea,

                ikusteko nola galdu zuan lurrak

                ainbeste mendeetako bere narrua

                izugarrizko suge batek bezala».

 

                «Ezetasun ta atsegintasunerako

                Iainkoak sortutako aizeño bigunak

                piztitzar baten bafada antzeratsu

                putz egin zuan txarkerizko erauntsiz».

 

                «Loreak orain ez dute ba bizirik

                ezta ez ziran loretu erleak;

                bakarrik sumendizko karrakautsa

                gelditu zan arrien aurpegietan».

 

                «Bizia euntzen ari dan odolaren

                aria ebakia or gelditu zan

                ta aren lurriña ixurikatua

                kutsu gorrizko odoltza batean».

 

                «Au eremu itzela au naigabea

                azkatuz erormin zirriztadea

                basa-piztien antzera alkar jaten

                diran giztalde itsuaren artean».

 

                «Itsutzen duan argi ikaragarri

                argi artean ke-laiño aundi bat.

                Txerren deabruak inpernuetatik

                aizeatu zun bere aserre gorria».

 

                «Hiroshima ezabatua gelditu zan

                bere sustraietetik erraiki gabe

                Tximiztaz te oñaztarriz egindako

                itxasbidutz ikaragarria lertu zan».

 

                «Aztikerizko ikurratza eten zan

                zoritxarraren astapena egin zan

                bizidun oro bereganduko dituana

                bere eromenaren azken-aldiraño».

 

                «Gu gara bai gu gara Hiroshima

                beti-betirako desegiten gara.

                Bakarrik izpiraiz-indar autserrea

                eramango du eriotzaren autsak».

 

                «Antzik gabe, millaka gizaki,

                —alamenkak, karraxiak, biraoak—

                Ai, Hiroshima, ene maitea,

                nolako miña dutan bekain artean!

 

        Ats aundizko biotzondo eta sakontasun argiz idatziak dira Dora'k idatzitako poemak. Poema eder, bizi-biziak, maitasunez egiñak.

        Beraz, ez da arritzekoa emakume onek artu duan goreskuntza berezi, andigarria, beren sorkunezko aberria aintzaltzean, goralgarria gu euzkaldunentzako, aren Euzkadi'ganako maitasunagaitik. Kolonbiar poesiaren emakumezko eredua. Aintziñatiar neurtitzarabera azaltzen du, gaurkoz, biziari darion egintzazko, kezkata. sun eta urduritasunezko olerkeraren izpiritu berria.

        Bertso azkatuan trebea baiña, beren maixutasuna dagerkigu lirikutasuna daraskuten, ederrik taiuturiko amalauko ereskidetsuetan. Sariak iaso zituen beren «Redondillas a Sor Juana», «Hiroshima, amor mío» eta, «Anclado en mis Sentidos» poemakin. Olerkarime onen olergai erabillienak Bizia, Maitasuna eta, Eriotzea dirala esan genezake. Baiña, maitasunezkoa da aren arnas eta bizitza iturria. Aberriko mugak igaroz, aren poemak, mundu zabaleko egunkari eta aldizkarietan argiratuak izan dira. Errusiar, italiar, euzkotar izkuntzetara itzuliak.

        Irakurriz obeto iabetuko gara eta, goazen olerkari beraren eskutik aren azkenengo «Año Dosmil Contigo» ra. Sarrerako poeman, euzkeraturik, maitasunaren aitorkuntza bitxi au dakarkigu:

 

Maitasunaren Eite Eta Graziz

 

                Gauza guztiak etorri zaizkit

                maitasunaren eite ta graziz:

                gaztetasuna, erle urreztua,

                urreztaturiko dirdai biziz.

 

                Ta, ego urdiñezko iorana

                aren zeruzko soñanzki eztiz;

                ta, biotza zillar ta urrezkoa

                leiarrezko ormapean dizdiz.

 

                Zoragarriko itxaropena

                aren maozko alaitasunez

                ta Babel Dorre bezalako

                atsekabe baten naasmena.

 

                Irain gaiztoen aantzitzea,

                ontasunezko nai izatea,

                deunen goi-apaltasun emea,

                Simbad'en ekaitz parraztadea.

 

                Esku-barru gaiñean, gaur-betiz,

                atsegiñetik naigaberaño

                gauza guztiak etorri zaizkit

                Maitasunaren Eite Ta Graziz.

 

        Dora'k maitasuna du abesgai; beti maitasunari buruz ari da ametslariñetan garitzak aletzen: «Nik maite zaitut— Zugaitik dakit egiazko, maitasun berri—. «Lore bakoitzean opatzen da —basoaren gogo arima guztia —osorik emango nintzake— loreak ematen zaizkigun bezala—. —Bai, eskeiñi zaitez bai, maite, niri—, aizea eskeintzen zaidan bezala— aundia izan dedin, oso aundia —poz-atsegin txiki-txiki, guzti au—. Parka eskatzen dio maitasunari; «—Parkatu eiguzu maitasun— bizi izan ez gendun iorantasunagaitik— zure urbil eskubian egon giñalako— gurea izan zan ordu artan...—

        Ta, damuturik balego bezala ots dagi: ...«—atsegindu ez giñan orduagaitik —eman ez genduzan muxuak gaitik— igarotzen utzi gendun aldia gaitik— izan ez gendun semeagaitik— eta, abar, zintzotasuna dario neurtizkera eder baten bidez.

        Baiña goazen aren amalaukoetara, ia euzkerearen itzekin eltzen garan edo urreratzen garan erdarazko bertsoetan azaltzen dakin gogotasun biziko edertasun egokira:

 

Loro Zutitua

 

                Nire sustrai guztiak zugandik dira alikatzen

                zure abotsez naiz bazkatzen, zure begiradatik,

                eta, zugandik bizi naizelako lilluraturik,

                oldozten dezunagaitik, dezunagaitik mintzatzen.

 

                Aragi minberatuaz eta gure ille zuriakin

                ioango gara azkenean. Gure egi aundiaren

                garraldia, gero, aantzia izango da ilten naizen

                une berean edo, zure il-zoriko arnasakin.

 

                Lastoa, txortena, sustraia, lorea, igalia,

                maitasunaren guna izan ziran, une bateren

                barrunbean, guretzako zuana umaotu bizia.

 

                Eguzki t'aizez, itzalge, ezetasun gabetua,

                zure izate berberean naizelako bazkatzen

                lore bat naiz ni, samin zorigaitzetan zutitua.

 

        Bioztasunez betekoak eta mamitsuak dira Dora'ren amalaukoak zein baiño zein ederragoak: «Zeiñetan Ametsa egia Dan», «Nefertite» «Betikor Lorratza» ta, abar, baiña beste batekin amaituko dugu gure iatorrizko olerkarime onen zeintasuna, nun erakusten duan beren eta, emakume bati dagokion amatasun egarria.

 

AMETSEZKO AURRA

 

                Nigan azkortzen nabaitu dut zure aurra,

                alikatzen nira ezurretan, dardarati,

                gero izaki batek ar dezan bai, poliki,

                zure aurpegizko antz ederraren ikurra.

 

                Geldirozko erretze bat da pentsatze ori,

                zein egunean, zein gauean, esadaizu noiz

                zure odolaren moxalak, lau-oinka, bizi,

                elko diran nire gerrira, berant ala goiz;

 

                Nire ibarretan ugoldez gañezkaturikoa,

                zure ibaiaren sukarra baiño nereagoa,

                zuk emandako bizia baiño zureagoa.

 

                Laztantasunaren eta muxuen aurtxoa;

                seme bat zurea ta nirea, biotzekoa,

                gure ezurren dirdaiak baiño obeagoa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.