L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Ixiltasun betean

 

Uxola

 

Karrikan otsa nagusi,

erraietan ixilla;

an, sentimen galdua

biotzean dabilla.

Ni, egi illezkor eder

atzetik bai-nabilla,

alperrik; gorroto kutxan

egia datza lila.

 

Emen, berriz, suntsitzen naiz

ixiltasun betean,

ene errai barruetan

argi arki naiean:

eguzki, illuna bai zait

pensatze garaiean,

eta erraien illuna

eguzki, pensatzean.

 

Pensamentu lore eder

ematen dun baratza

landu egin nai nizuke

eragiñik biotza:

sinismenaren atxurrez,

abertzale arnasa,

euskal baratzan gal nairik

etsaigo kardulatza.

 

Jaungoikoa ta Euzkadi

ene kuttunak izan

ta ereiten ari dira

belar txarra baratzan.

Nik ez nai indarkeria

ene erriko plazan,

nik ez nai iñork Euzkadi

il dala esan dezan.

 

Ez nuke nai sinis-mena

Aberrian iltzea,

kristautasun fedea gal

ta otso biurtzea;

ez nuke nai Euskalerri

iñork menderatzea,

aberri etsaien erri

baten morroi jartzea.

 

Ene baitaren ezkutun

ixiltasun betean,

antxen bizitzen naiz bizi

pensamentuen pean:

gorrotoa il dedilla

nai nuke bat-batean,

Euzkadi bizi dedilla

abertzale pakean.

 

Nere ezkutuko penak

illunean utzirik,

irten ditezela pozak

illunpe-biotzetik,

euzkotar biotzetara

pozgarri iritxirik,

oi bezela eguzkia

gau ixiltasunetik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.