L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Karol Wojtyla, olerkari

 

A.O.

 

(Ikus L'Homme Nouveau,

1980, dagonilla, 12'orr. ).

 

        Bai, gaur Aita Santu dan Joan-Paul II'garrenak oraintsu argitara emon dausku poema liburu bat; Paris'en eta Erroma'n (Vaticano, 1979) batera agertu dana. Liburu aundia ez, 158 orrialdekoa, baiña mamintsu ta sotilla; gizona ta onen alderdi olerkitsua ta duintasuna, dala esku-langille naiz dala adimenlangille, edota gizartekoizlari ta erriketari, kemen biziz aupatzen duena.

        Joan-Paul Aita Santu miresgarria, olerkari zeatza dozu, ta erabat pentsalari, jakintsu ta jainkozale; bizi bearraren arri latz gaiñean oiñak errime ipiñita idazten dautzu, langille bizkor izan bait zan gaztetan; Krakobia'ko ikasle gazteak, naiz-ta apaiz izateko amesetan murgildua, lanari ekin eutson, nazitarrak inguru areikaz jabetu ziranean.

        Poema zeatz, tinko espiritualak, lumetik arakoak, oiñarritzat kondaira dutenak. Giza-izatearen poto usaintsua dirudi. Nekazari, esku-langille naiz adimen-beargiñak, danok gara zelanbait meneko, bekokiko izerdiaz irabazi bear dogun ezkero geure eguneroko ogia. Guztizkoa da lanaren baldintza, ez dau ardura zelakoa lana dan, ezta esku arteko gala biurria ala zailla danik be; au, dana dalakoa, gainditu bear dogu naitaez.

        Gizonak, lan egiñak batez be, argi ta garbi emoten dau bere bizi, ingurumari, urko-lagunagazko artu-emon, izadi ta Jainkoarekin dituan goraeeren testigantza egiazkoa. Auxe ateratzen, errez gero, Joan-Paul l1'garrenaren liburutik; bere poemetan itzok darabitz geien bat: lana, oldozkun, edesti, ama-aita, izkuntza, aberria, Kristo, Gurutzea ta Eliza. Onexek dira bere lumatik, iturri garden ugaritik lez, borborka datozan gaiak.

        Irudimen bete-gaiñezkakoz jantzi ditu osotu dauskuzan poemak. Galdera, errepika, lilluraz, esaera mazai, su guriz, guztia bira zuzen eta erakorrez, idazpuru, esaldi ta irudikizunak paper apartekoa jokatzen dabe gure Aita Santuaren olerkietan. Orrez gaiñ, poloniar arimea nabari da diztiratsu. Ona esaldi batzuk beste askoren artean aukeratuta: «Lanaren aunditasunak dizdiz dagi gizonagan»; «Begira, begira... Eskuak dira biotzaren ikuspegi... Oro asten da lanarekin»; «Eguzkia, uztailleko eguzkia: su zuria arri gaiñ»; «Jasik gabeko gizonok, bai dirala gurenak!».

        Aberria dakar sarri gogora. Eta bere izkuntza. Onela diño: «Atzerritarren batzar aundietan, geurea ez dan izkeraz mintzatu oi gara. Gure izkuntza geure artean dogu itxia: beronek gaitu alkartzen, beronek aunditzen. Geure arnasa dogu, geure odoiaren oiu».

        Berton aurkitzen dira baita pentsamentu sakonak joanari ta edestiari buruzkoak: Bakartade, izatasun, egia, beargin, gizon jakintsu, aberri, askatasun, maitasun, lur eta gure lur-ama, arpe ta zugatz, aitatas.un. Bakartadea, azke ta norberaren burujabe egin bearrean, ezin-ikusi ta liskar-zulo jako askotan. Maitasunak, egiazkoa bada, arriskua sortzen dau, baiña bakartadea mozten dauan arriskua dozu.

        Zeintzuk ete dira aren bertsorik ederrenak? «Oldozkuna», «Ama», «Pazko-bezpera», «Toki Santuetara ostera» ta olakoak. Zentzun aundiz osoturiko lan bikaiñak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.