L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Gaztañaga'tar Jesus'i

 

Joxe Aierbe

 

Asmo sendo bat artuberri det

bertso batzuek jartzeko,

lenago ere izan oi ditut

eta ez arritzeko.

Jaun argi baten iritziekin

ados nagola aitortzeko,

eta modurik apalenean

al dedana goraltzeko.

 

Gaztañaga'tar Jesus da

bertsoz goraldu nai nukeana,

merezi duan tokian jartzen

izango det naiko lana,

Jakiñik danok bezela danen

gogozkoa etzerana,

neretzako txit txalogarria

egiten ari zerana.

 

Zorionean, zure bidetik

joan nai lukenik ba-dago,

batzuek uste ta nai luketen

baiño ondotxoz geiago;

jarraitzailleak ugarituko

zaizkitzulakoan nago,

euskera-euskera nai duanantzat

bidea ortxe baitago.

 

Izan dituzu makiñatxobat

eztabaida edo auzi,

ala ta guztiz etzaitut iñoiz

era txarrean ikusi.

Zitalkerian geientsuenak

irten zaizkitzu nagusi,

arrazoietan ordea iñork

oraindik etzaitu autsi.

 

Batibat azken amar urtetan

erasorik izan dezu,

eldu diranei beti gizonki

aurpegi eman diezu.

Ain maite dezun euskera gaixo,

eta sendatu nai dezu,

bera salbatu nai izatea

beste errurik ez dezu.

 

Jakindurian osatua ta,

lanean naiko kemena.

gaur egun gure izkuntzarentzat

serbitzaririk onena.

Etzauden toki batean legez

egon bear zendukena,

zenbait dagoan tokian naiz ta

ez izan zure laurdena.

 

Gaurko «tekniko moderno» oiek

ez ote dira oartzen,

teoria ta praktika

beti bat ez dirala etortzen?

Erdi illik dagon izkuntza

oni mentu arrotzak txertatzen,

ederki kosta bear zaiote

itsatsi eta indartzen.

 

Diotenez gaur euskerarentzat

ez dago beste biderik,

euskaldun danak ez dauka ori

onartu gabe uzterik;

arrazoi motza dala uste det,

eta ez dute besterik,

nik galdetzen det: euskera izkuntzak

ez al du beste jaberik?

 

Eurak egosi eta prejitu,

eurak bakarrik dana jan,

eurak agindu euskaldunekin,

eta gure ikastolan.

Jakin nai nuke aginte ori

noiz eta nork emana dan,

edo bestela beuren kontura

beurak artutakoa dan.

 

Ixildu nadin berotu gabe,

eta noan bukatzera,

eta noan bukatzera,

bide ortatik jarraitu, Jesus,

etzazu egin atzera.

Gure egarria asetzen duan

gogozko ura zu zera,

zure iturritik edaten ba'da

ez da galduko euskera.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.