Euskaltzaindian Endrike Knorr-en sarreran eta
Federiko Belaustegigoitia zanaren gogoratzean
Araban, Gasteiz, 1978-IV-28, Prudentzio Deunaren
jai egunean
N. Altzola
Doiñua: «Markesaren Alaba»-rena
1)
Euskal Herri guztiko
Zazpi Lurraldiak
Araban bildu gaitu
Gaur Euskaltzaindiak;
Araban bildu gaitu
Gaur Euskaltzaindiak
Euskal Herri guztiko
Zazpi Lurraldiak.
2)
Denok besarkatzeko
Euskal anaidetzan
Endrike Kener-eren
Euskaltzain Sarreran;
Endrike Kener-eren
Euskaltzain Sarreran
Denok besarkatzeko
Euskal anaidetzan.
3)
Baita gogoratzeko
Belaustegigoiti
Lurralde hontako seme
eta Euskaltzaindari
Endrike bezalaxe
Zen euskaldunberri
Biok arabarrentzat
Jarraibidegarri.
4)
Hemen bildu gerade
Zahar ta gaztiak
Bakean konpontzeko
Euskara'n aldiak;
Euskarai lortutzeko
Behar dan katia
Hemen bildu gerade
Zahar ta gaztiak.
5)
Arabako Lurralde
Kuttun maitia
Besarkatzen zaitugu
Bihotz bihotzian;
Besarkatzen zaitugu
Bihotz bihotzian
Arabako Lurralde
Kuttun maitia.
6)
Euskal Herri izaten
Sekulun sekula
Arabak esan digu
Benetan nahi dula;
Arabak esan digu
Benetan nahi dula
Euskal Herri izaten
Sekulun sekula.
7)
Gora Araba eta
Gora Euskal Herri!
Endrike Kener eta
Baita Euskaltzaindi!
Endrike Kener eta
Baita Euskaltzaindi!
Gora Araba eta
Gora Euskal Herri!
|