L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Esopo'ren ipuiñak

 

Esopo

euskaratzailea: Igotz

 

101. Oreiña, iturria ta leoia

 

Oreiña (bas-auntza), egarriak joa, itur-buru batera eldu zan. Egarria arindu ebanean, uretan ikusi eban bere itzal-artea. Bere aurrikera ta adar-antze galant ñabarra ikuskatzean, arrotzat jo eban arren bere burua, bere zango aul meakaz ez egoan pozik. Gogorakizun oneitan mendeko ebillela oraindik, leoi bat agertu ta bertatik erasoten asi yakon. Ariñeketan asi zan eta bide-ario ederra kendu eutson ari; oreiñak, ba, euren zangoetan daukie guztia, eta leoiak biotzean.

        Zelai ta lau zear, geiago zan oreiña; baiña basartean sartu zanean, lar-sasi artean matazatu yakozan adarrak, eta, igesari emon ezinda, leoiak atzemon eban. Il-agiñean aurkitzen zala, ots-egin eban bere kautan:

        —Zori txarreko! Nire oiñak, nik judasena egiten eustela uste izan arren, onexek ziran ni gaizkatzen ninduenak, eta nire adarrak, nik eurotan uste osoa ipiñita be, onexek dira galdu naroenak.

 

* * *

 

        Takean potean, geure burua galtzeko zorian dogularik, uste onik emon ez geuntsen adiskideak, salbatu oi gaitue; eta beste areik, lagun izango litzakiguzala uste osoz itxaronak, arexek ditugu saltzen gaituenak.

 

 

102. Orein-emea ta maastoia

 

Orein-eme batek, eiztariak aurrean erabilleta, maastoi baten gorde eban bere burua. Igaro ziran eiztariak, eta orein-emea, ando gordeta egoalakoan, maats-parrako ostoak urreratuz, koxk eta kaxk asi zan eurai aginka. Orriak zirkinka ebiltzala ikusirik, onuntz etozan eiz.tariak uste izan eben, eta egia zan, an piztiren bat egoala ostendurik, eta gezi-erauziz bertan il eben orein-emea. Onek, azken-arnasa emotera joiala ikusiz, itz oneik ebagi zituan:

        — Merezi izan dot au; gaizka nauanari ez neutsan, ba, kalterik egin bear!

 

* * *

 

        Alegi onek darakusku, goitiko zigorra izango dabela on-egiIleai kalte egiten dautsenak.

 

 

103. Orein-emea ta leoia leza baten

 

Eiztariak erasotako orein-eme bat leoia bizi zan leza-sarrerara eldu zan; ezkutatzeko asmoz bertan sarturik, leoiaren atzaparretan jausi zan, eta onek ilten eban tartean, oiu arek:

        — Ni bai doakabe! Gizonakandik iges egitearren, leoi zital baten erpa artean jausi naiatzu!

 

* * *

 

        Gizonak be, ori bera, arrisku txiki batetik alde-egin nairik, beste aundiago baten murgiltzen yatzuz sari-askotan.

 

 

104. Orein-eme bepakotxa

 

Begi bat palta yakon orein-emea larran ebillen itxas-egalean; osorik eukan begia lurrerantz biurtzen eban eiztaririk ete etorren zaintzeko, eta begi moztua itxasorantz eukan, andik arriskurik ez ebalakoan.

        Baiña, ona!, ortik itxas-egien lagun batzuk eta, orein-emea ikusiaz, eratxi eben euren azkonakaz. Gogoak pot egitean, esan eban oreiñak bere kolkorako:

        — Nire zori txarra! Lurra zaintzen neban, arriskuz gaiñezka uste nebana, eta itxasoa, nik neure babeslekutzat neukana, askoz dollorragoa izan yat.

 

* * *

 

        Gure itxaropidea be, era berean, iruzurtua da ez gitxitan; aurrez-aurreko uste genduzan gauzak laguntzen gaitue, ta ongarritzat geukazanak, kaltea ekarri oi dauskue.

 

 

105. Aumea ta azeria

 

Aume batek, etxe barrutik, azeri bat ikusi eban andik igaroten, eta isekaz asi yakon, aren lepotik barre zantzoka. Azeriak jardetsi eutsan:

        — Gaxo! Ez abil i niri txakurrenak esaten, aurkitzen azan lekua baiño.

 

* * *

 

        Alegi onek au darakusku: eretia ta lekua dira sarri, aaltsuakaz arro agertzeko bekokia ta oldarra emon daroenak.

 

 

106. Aumea ta azeri txirularia

 

Auntz-talde atzean gelditu zan aume bat eta, arriturik, ikusi eban atzetik etorkiola otso bat. Onegana biurtuz, aumeak esan eutsan:

        — Ba-dakit, oi otso!, zure janari izan bear dodana; baiña, dedu barik ez ilteko, jo eizu txirula ta nik dantzan egingo.

        Otsoak txirula joten eban bitartean eta aumeak dantza, txakurrak soiñu a entzunik, otsoaren atzetik astrapaladan joiazan; onek, atzera begira, bota eutsan aumeari:

        —Ondo datorkit au, arakin izanik txirulari sartu naz eta.

 

* * *

 

        Ala-ala, zertzeladak gogotan izan barik zerbait egin dagigunean, eskuan daukaguna be galdu egiten dogu.

 

 

107. Hermes eta zizelkaria

 

Hermes'ek, bein, gizonak noraiño maite eben jakin nai izan eban; eta, ilkor baten itxura arturik, zizelkari, idurigille baten lantegira joan zan. Zeus'en giz-antz bat ikustean, zenbat balio eban itaunka asi zan.

        — Drakma bat —erantzun eutsoen. Irribarrea loratu zan aren ezpan-ertzean, eta barriro arek galde:

        — Eta Hera'ren iduria, zenbat? (Hermes edo Merkuri, erti ta salerosk¤ten jainko; Hera edo Juno, barriz, Zeus'en emaztea).

        — Geiago balio dautzu —erantzun eutsoen.

        Ondoren, berbera antz-iduritzen eban gizantza ikusiaz, uste izan eban, Zeus'en mezulari ta irabazien jainko berbera izanik, ospe ta aintza aundikoa izango zala gizonen artean; eta itaundu eban zegan saltzen eben irudi a. Irudigilleak jardetsi:

        — Beste biak erosi ba'dagizuz, duban emongo dautzut au.

 

* * *

 

        Ipuin au ederto dagokio besteen artean osperik ez dauan arroputz bateri.

 

 

108. Hermes eta lurra

 

Gizona ta emakumea moldetu ebazan Zeus'ek eta Hermes'i esan eutson lurrera eratxi egizala, janaria eskuratzeko lurra nun atxurtu bear eben erakutsi egioen.

        Hermes'ek bete eban agindutakoa; Lurrak lenengotan ez eban gura, baiña Hermes'ek, akio egiñik, Zeus'en agintza zala adierazo eutson.

        — Ondo dago —esan eban Lurrak—; atxurtu dagiela nai daben guztia. Euren malkoz eta intziriz ordainduko dauste!

 

* * *

 

        Ipuin au ezarten yake errez sarean atzitu ta zorretatik nekez askatzen diranai.

 

 

109. Hermes eta Tiresia

 

Hermes'k, Tiresia'ren igarle-ertia, trebetasuna benetakoa zan ala ez, egiztatu nai izan eban; onetarako bere beiak ostu eutsozan soloan eta gero, ilezkor baten itxuran, urira joan eta Tiresia'ren etxean sartu zan.

        Idi-buztarria galdu ebala jakitean, Tiresia, Hermes lagun ebala, landara joan zan egaztien egazean zoria igarri nairik; Hermes'i eskatu eutson adierazo egiola agertzen zan txoria. Arrano bat ikusi eban Hermes'ek ezkerretik eskumara egaz joiana, ta adierazo eutson Tiresia'ri. Eta onek erantzun eutson ez eutsela ardurarik egazti origaitik. Bigarren txandan, belatxinga bat ikusi eban jainkoak, zugatz baten kokatua, orain begiak zerurantz jasoz eta gero lurrerantz makurtuz, eta orrela adierazo eutson. Igarleak orduan jardetsi eutson:

        — Zin-dagi belatxinga orrek zeruagaitik eta lurragaitik, zeure eskuetan dagoala nik bir-aurkitu dagidazan neure idiak!

 

* * *

 

        Ipuin au egoki letorkio lapur bati.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.