Guda ondorengo euskal olerti giroa
A. Onaindia
«EUZKO-GOGOA»
Ekaitz ostean eguzkia bezela, 1936'garreneko guda ondoren, ekaitz bitartean or-emen sakabanaturiko euskaldun jatorrak, nora-ezean diot nik, euskeraren auziari eutsi nai izan zioten kemen aundiz. Aurreko urteetan ere, garai bakoitzak bere maillan eta neurrian, auzi orrentzat askabide baten billa ibilliak genitun; baiña jakingarria dugu onetaz J. Zaitegi'k dioskuna. «Auzi ori idazten digu, esan bear, aiek ere beren barne-muiñetan sentitu zuten, auzi orren askabidea ordea, ez zuten guk bezela izkeraren gaiñean ezarri, euskeraren gain, alegia. Ez dago besterik: gure auzia euskerak askatuko du, ez beste ezerk».
Eta bertatik berak sortu ta aurrera eraman zuen aldizkari errimea, Euzko Gogoa, aipatzen digu. «Orregatik darrai Euzko-Gogoa'n ari izan geran idazle guziok euskera landu, apaindu ta egokitzen emen ditugu gere onenak. Euskadi'ko mugarte ta gizamailla guzietan aberri-izkera loratu dedin. Euskera mugatu bai bagenu, gure auzi au bertan gertatuko litzake ustel eta gure erriaren bizitzak ez luke askabiderik izango. Gizaldi eder au Euko-Gogea'ri zor zaio, gure erriaren auzi-mauzi guziak euskeraren bitartez garbitu nai lituken gizaldi berria» (E.-G., 1955'go orrilla-lotazila).
Izan ere, ez zuen auzia askatu nairik, esparru extuetan ibilli nai izan. Ainbat gai aizatu zituan bere aldizkari orretan. Olerti saillean orduko olerkaririk onenak idatzi zuten, eta Zaitegi'k seigarren urtean gain-begiratu bat egin nairik, onela dio: «Benetako antologi zoragarria, iñoiz gutxitan euskeraz ikus ditekena»; elerti sailla aberats zetorren; jakintza-sailla ere, «gure maizu aundien argitasunez gaiñezka datorkigu»; antzerki sailla berdin.
Arrasate'tar jakintsuak umetatik eraman zuen euskaltzdletcsunaren garra, bere izatearen barne ondo itsatsita: gurasoak emana nunbait gar orren izana. Eta gurasoak emana ez bait da errez urtzen, naiz-eta oillo-lurretik ez urbil bizitz-egunak erre bear. Ego-Amerika'n zebillelarik ere, biotz-barru zeraman euskeraganako sua bizi ta zabal: an idatzi zizkigun ainbat olerki eder, an Guatemala'n sortu zigun «Euzko-Gogoa», ainbat urtez euskal lan aintzagarria egin ziguna.
1950'an azaldu zan, sei urtetan Guatemala'n eta gero urte batzuetan Biarritz'en jarraiturik. 1954'an, V'garren urtea zeramala, onan idatzi zuen: «1949'garrenaren ondarrean agiri bat egin genun euskeraz, euskal-aldizkaria sortzeko asmotan. Batek edo bestek erantzun zigun gure asmoa aizatu nairik. Norbaitek zorotzat jo giñuzan. Alare, esan eta egin, 1950'garren urtean asi giñan».
Nortzuk lagundu zuten ere argi ta garbi diosku: «Ba-zetozten euskal idazleak aldizkari berriaren asmoetara: Altube errikoiak, Argarate mixiolariak eta zuzendariak aurrenekoa idatzi zuten. Bigarrenekora Orixe, Andima, Urrutia'tar Gotzon eta Tauer'tar Norberta etorri zitzaizkigun. Nai izan bezela, oraingo idazlerik bikañenak bertan egin digute batzarra eta lau urte aunditan, oraingo euskal-idazle ta olerkaririk garaienak gureganatu zazkigu: Uarrain, Mitxelena, Jemein, Mirande, Monzon, Onaindia, Aurraitz, [balan, Etxaniz, Leizaola, Garate, Larrañaga, Iratzeder, Bordatxuri, Oiartzabal, L. Mendiabal, Antxeta, Peillen, Krutwig, ibar, Arantzibia eta abar».
Zebillen asmoa zeatz mugatzen du: euskera edertu, gizon ikasiak euskeraz idazten ipiñi, alderdikerietatik iges egin... Entzun berari: «Euskera iraunerazi, edertu ta zabaldu nai dugu nork bere kitatxoan. Gizon ikasiak euskerarenganatu nai ditugu. Ortarako oraindik landu-gabe zeuden gure alorretan iIdo berriak urratzen esiak gera. Alderdikeriak oro bazterreratu ta euskaldun guziak onartu bear dutena onartu dugu. Euskaldun fededun izaki, erdiko bide zabaletik barna jo nai izan dugu. Euskaldun euskerak egin gaitu; beraz, euskera gabeko Euskadi'rik eztugu opa» (E.-G., 1954, Ilbeltza).
Esana dut: 1955'an, Guatemala utziz, Euskalerrira etorri zan emen lan bikaiñagoari ekin al izateko asmuz. Ainbat urrats eman zituen ortarako, nork lagundu billa, bai mugaz andik eta hai emendik. Etzuen giro ona aurkitu, etzuen laguntzaillerik idoro, berak opa zuen besterik beintzat. Baiña oztasun orrengatik ere, ezin etsita, Biarritz'en ekin zion, naikoa bakarrik bere lanari, beste urte mordoska batean.
Gizaseme gotorra zan J. Zaitegi. Eta erbestean naiz IparEuzkadi'n, euskeraren alde eta batasunaren alde lan bikaiña egin zuenik, bere aldizkari jas aundikoaren bitartez egin ere, ez du iñork ukatu al izango. Euskal idazlerik onenak bere biran bildurik, elerti ta olertian batez ere, euskaldun guztiok zor diogun lan txalogarria burutu zuen.
«GERNIKA»
Gizona ez dala errez naikotzan dana, esan oi dugu. Eta lan-griñak zirikatzen gaitunean, mirariak egin oi ditugu sarritan. 1945-4-26'an, Donibane Lohitzun'en batzar bat antolatu zuten euskaldun jakintsu mordo batek I. Fagoaga, J. Thalamas Labandibar... eta bilkura ortatik erne zitzaigun 9 urtetan 1945-1953 lan ederra burutu zuen «Gernika» aldizkaria. Lenengo urteetan Donibane'n agertu zan, eta gero, 16'garren zenbakia, 1961'garren urtean Buenos Aires'tik zetorren.
Euskeraz ta erderaz idatzia da, ta lan jakingarriak dauzkagu bertan. Elerti ta olertiari gagozkiola, ainbat artikula maixuki egiñak irakurri ditzakegu bertan. Olerkarien artean atsegin bekigu auen lanak aipatzea: Iratzazer, E. Erkiaga, Kruwig, Larramendi'tar Iñaki, E. Salaberri, Mirande'tar Jon, Aldabe'tar Iokin, Peillen'dar Txomin, Aita Bera, ta besteak. Adolfo Larrañaga bizkaitarraren poema baliotsuak be, erderaz, antxe agiri dira.
«EGAN»
Ona beste aldizkari eder bat, lendabizi erderaz te euskeraz idatzia izan arren, gerora euskera utsean argitara emana. Ogetamairu urte daramazki euskal-arloko lanean; ezta gutxi. Gipuzkoar argi batzuk sortu zuten, edo BAP'en literatur geigarri bezela atera zuten, eta ateraten dute gaur ere, A. Arrue, A. Irigarai ta L. Mitxelena zuzendari dirala. Urtean sei ale mardul.
Olertiari begira, 1949-Ven olerkari auen lanak datoz: Emeterio Arrese tolosar poeta bioztiaren 10 poematxo; 1949-2'an, Jose Agerre iruñar opsetsuaren «Egutegian Oar-ketan»; 19493'an, F. Krutwig'en bi olerki ta 1949-4'an, K. Sagartzazu'ren lau poena.
Ikusten zanez, «Egan»-ek naiko garrantzi eman dio antza euskal olerkiari. Toki nabarmenean jarten ditu, beintzat, poeten irudikizun eta sorpen dotoreak. 1950-1'an, Alustitza'tar Julian Aita prantziskotar gaztearen 6 poema ta Lekuona'tar Juan Mari'ren beste iru poema dakarzki; 1950'2'an, Nevadako Artzaiñaren «Nevadatik» eta Jauregi'tar Luis'en «Baserrira Itzulpena»; 1950-3'an, Ormaetxea'tar Nikola'ren «Angelus», Muxika'tar Emiliano'ren «Laguntzale» ta Pagadizabal'tar Prantzisko'ren «Ene basetxe» ta «Elurte»; 1950-4'an, Salbatore Mitxelena'ren « Nere Izarrari», Juan Mari Lekuona'ren « Izaki Abestia» ta Aita Onaindia'ren «Nere Zoriala».
Urrengo urteetan datoz Bordari, E. Erkiaga, Gaztelu, Markiegi'tar Peli... urtez urte konta ezin-al besteren lanak eta lanak. Labur: «Egan»-ek lan gaitza burutu du euskal alorrean, ipui, alegi, poema, irakurgai bipil, izkirimiri ta milla gai jakin-i garri tarteko, bere bizitzaldi luze ta ondo arduratsuan.
«KARMEL»
Karmeldar aldizkari au ere eztugu gaur goizekoa, 1949'an Hoz de Anero (Santander)'ko komentuan bizi nintzala, neuk sortua baizik; geroztik dabil gure artean, ainbat gai astindu ta euskal errian zabal-azirik. Ogeta-amabi urteotan izan ditu ezta arritzekoa! bere etsai eta aurkalariak, etxean eta kanpoan. Baiña danoi gaiñez egiñik, aurrera jarraitu du beti.
Urteak joan urteak etorri, guztiz errikoia izan zaigu «Karmel», gure erriak maite izan duena, aleggia. Eta erriari zer atsegin zaion jakiñik, ele-ederra ere ugari eman izan dio. Lenengo zenbakitik asita, etengabe ekarri ditu olerki arin, goxo ta erakusgarriak: lenengo aleak 30 poesi zekarzkin. Berton azaldu zan Dante'ren «Suleza», R. Tagore'ren poema sail bikaiña; bertan, baita, urte-mordo ontako olerkaririk onenen bertsolanak ikusi daikeguz gaur ere. (Ikus KARMEL, 16 zenbakia, 1980-4, 1 or.).
«MILLA EUSKAL-OLERKI EDER»
1954'an datorkigu euskal poesiari bultzadarik ikaragarriena emango zion olerki bilduma. Argia ezta lakaripean jarteko, ingurukoai argi egin dezan baizik. Nik ere eztut nere lana zertan ezkutatu. «Egi utsa da Jainkoa dio Santa Teresa'k, eta apaltasuna egitan ibiltea»; egiz jokatzea, beraz, ezta artobero usaia edaztea, gauza bakoitzari berea ematea baizik. «Milla Euskal-Olerki eder» nere semea da, ta guztiz kutuna izan ere. Izan nuen nekerik 1.200 orrialdeko bilzuma ori osatzean. Aspaldi batetik asi te egun aietaraiñoko poeten lanak sailkatu nitun bertan. Ale batean eta bitan argitarau ziran olerkiok. Bost bat urte dira osatu nuen beste bilduma bat errezkeroko olerkari te poeten lanekin, ots, 1954'tik 1977're agertu diran bertso-lanik cnenakin biribildua. Argitara gabe datza oraindik.
Bero bai bero artue izan zan bilduma au Euskalerri osoan. Goralpenez gaiñezkako lanak idatzi zituzten Orixe'k, A. M. Labaien'ek, J. Zaitegi'k, Lafitte'k... «Egan»-en, «Euzko-Gogoo»-n, «Gure Herria»-n eta ebar. Orixe'k ikusiaz bat idatzi zidan, Azkue'ren Iztegiarekin eta Kantutegiaren berdindurik. Orduarte etzen olako antolojiarik euskal literaturan; itz-lauzko ta poesiari buruzko iru idaztiño ezagutzen ziran aurretik: erderaz J. M. Leizaola'ren «Literatura Vasca» (Barcelona, 1923), Espasa'n 1447 orrialdean datorrena, Orixe'ren «Euskal-literaturaren atze edo edesti laburre» (Euskal-Esnalea, Donostia, 1927) ta P. Lafitte'ren «Eskualdunen Loretegia» (Baiona, 1931 ).
B. Estornes Lasa, 1936'tik 1960're bitartean egiñiko euskal literaturako antolojiak aipatzean, onela ari da: Una de las lagunas de la literatura euskérica era la carencia de una antología en la gue reunieran textos escogidos de todas las épocas. Nuestros libros antiguos eran raros y solamente estaban al alcance de bibliófios especializados como Julio de Urguijo, Lacombe, Vinson, etc. En esta situación y no habiendo sido posible la edición de textos antiguos, el P. Santiago de Onaindía, llevó a cabo la vieja aspiración. Así nació Milla Euskal-Olerki Eder (1954), publicada en Larrea-Amorebieta (Vizcaya).
Ibalan'ek (A.M. Labaien) onela «Egan»-en (1954, 43 orr.): Liburu eder ortan oraindañoko euskel Olerti osoa dugula esan diteke: antziñako guda-kanta zaarretatik asi-ta egundañoko gazte berri-zaleen itz-neurtu «zazpiki»-etaraño. Bidez-bide erritar bertso, maite-lelo, irri-kopla, jainkotiar kantika ta gure liriko ikasien olerki garaienak agertzen dizkigularik... Artobero usairik gabe esan dezakegu: Euskel-Olertia ugari ta goitar dala ta beste edozein erritakoa bezin eder ta bikaiña, bakoitzaren neurriaren arabera... Ezin ukatunekearen beldurrik gabe ardura eta gartsu lan izugarri bat burutu duna... Liburu bikain onek euskaldun sendi ta etxe guzietan bear luke toki berezi bat. Gure jatorriko altxor eta gordaillurik miñena bait dugu. Begien aurrean eta erabat biotz-barnean beti bear genukena gure esaben arma-arri ta larrutxizko agiriek baiño areago».
Andima Ibinagabeitia elantxobetar euskal idazle argi-joriak ere onela: «Gure izkerak ere, askotxok uste izan ez arren, badu bere olerti-arrobia. Arrobi oparo te sakon orren yabe egin nai lukenak ar beza A. Onaindiaren liburua esku artean. Antxen aurkituku ditu mota guzietako olerkiak, bertsuak, poemak, izkera arroenen aitzinean bat ere lotsa gabe eurkeztu ditezken poesi zoragarriak. Aspalditik zebiltzan bizpairu euskalzale eun. olerki onenak bildu bear zitutela-ta. Ordago ederra yo die Onaindiak euntxo biltzeko ere gai izan ez diran oriei».
L. Mitxelena, ez luzekoi goralpenez eta bai zorrotz irritziz, onela dugu olerki-bilduma oni buruz: «El P. Onaindia ha prestado un meritísimo servicio al conocimiento de la poesía vasca con la publicacin de esta antología, extensa y completa. La necesidad gue hace tiempo sentíamos ha guedado satisfecha y casi sólo con las producciones poéticas posteriores a su publicación podrá ser aumentada esta colección... Las versiones gue se publican parecen en general fieles a las originales y el traslado a un sistema unificado de ortografía está hecha con cuidado y discreción».
P. Lafitte'k, «Gure Herria»-n, (1955, 148-51 orr.), liburua ren goraberak eta zer-nolak adierazi ondoren, onan amaitzen du: «Gorespenik bizienak zor zaizkio eskuararen eta Eskual-herriaren izenean. Bada bilduma hortan zer irakur eta zertan gogo-bihotzak pulunpa arbasoen jeinuaz orhoituz... Aita Onaindiaren lan ederrak erakustera emaiten dauku beraz eskual olerkiaren ezagutzeko liburu baliosa eta haren sailari jarraikitzeko parada ona».
Akatsik ote? Jakiña! Antoloji ain aundiak eta aurretiko len ain exkasez egiñak bear-bearrez eukiko ditu bereak eta bost. L. Mitxelena'k, P. Lafitte'k eta besteak, alan ere, ez dizkiote askorik idoro; bizpairu geienik ere. Ona: 1) zergatik sartu nitun araban eta napartar olerkariak, zisku bat berean; 2) textu batzuk aldatu egin nitula, eta 3) olerkari batzuk, zergatik biurtu nitun eliz-gizon. Iru akatsok L. Mitxelena'k aipatu zizkigun BAP'en osatu zuen aurkezpenean. Eta ondoren, beste guztiak ere ezer aztertu gabe, jakiña berdin esan dute, itza ta pitza erauziz.
Lenengoari erantzunez, au diot: III'garren saillean onela egin nuela zatiketa: Bizkaitarrak, Gipuzkoarrak eta Bidaso'z andikoak. Garai ortako arabarrak iru besterik etziran: J. 3. Gamiz, Latierro eta Aizkibel'tar Bingen, au jaiotzez Legutiano'koa izanda ere, ia bizitza guztian Bilbo'n bizi izana; naparrak, berriz, Aita Bera, Iraizoz, A. Zaraia, Lazkoz'tar Xabier, Jose Agerre, eta Tapia-Perurena, besterik ez.
Bigarrenari erantzunez, au diot: Ez dala errez textu zaarretan zein dan zaarrena jakitea. Egin nuen alegiñik ortan. Aurretiko bildumatzaille txikietan ere bakoitzak egin oi zitun, itxura danez, bere aldakuntzak eta lendabiziko textua zein zan idoro eziñik aurkitu nintzan bein baiño geiagotan. Ogetazazpi urte iraganak dira nik «Milla Euskal-Olerki eder» atera nuenetik; geroztik ikerketa aundiak egiñak ditugu, eta ala ere ba ete dakigu kanta zaarretati zein dan jator-jatorra, ots, orijinala? Dana dala, L. Mitxelena'k olako erbiko edo uts-egite bat aurkitu zidan, itunik, tristeri en ordez, «Txoriñoak kaiolan» deritzan rnaite-kanta liraiñean; eta ondoren, ele-jario guztiak nik textua aldatu nuela errepikatzen du.
Irugarrenari buruz, au diot: Orduan oraindik ez zegoela gerora jalgi zitzaigun eliz-gizonen aurkako griña zantarrik. Eta nik eliz-gizon ziranei («apaiz» edo-ta «lekaide» goi-izena jarri nien; eta euskal literaturan ordurarteko idazlerik geienak apaizak eta fraileak izan ziralako, onek sumindu zitun banaka batzuk, L. Mitxelena batez ere. Eta au eraman eziñik edo, bere «Historia de la Literatura vasca»-n (Madrid 1960) auxe dio soil-soilki nire liburuatzaz: «Esta abundancia apaiz literaturarena noski resulta aún mayor en la antología del padre Onaindia, gue ha dado el título de "padre" a algunos autores que, a lo sumo, no pasaron de ser padres de familia». Salakuntza merke au garbitzeko, au irakurri besterik ez L. Akeloso ta biok jarri giñan «sendi-aita» oiek zeintzuk eta zenbat ziran arakatzen. Xixta maltzurraren irain-mirria laister loratu zan ezpain ertzean. Bizkaitar eta gipuzkoarren artean bat agertzen da, Jose Elizondo Lopez, tolosarra, eliz-gizon eztana, gero «Euskal Literatura»-n (III, 241 or.) orraztua; mugaz andik, Elizalde-Ttipi idazle ez omen zan izan apeza. Ainbat ezizen eta ainbat urteren ondoren, ezta gero erreza nor dan apaiza ta nor eztan jakitea.
Utsok gorabera olerti-bilduma onek bere edertasun betean jarraitzen du. Orren erakusburu bikain bezela, orra J. M. Retena'k orain sei urte (1976) bi ala mardul dotoretan osotu zuen ekoizpena. Ezin iñork uka ezaugarri ona danik.
«OLERTI»
Gerotxoago, 1959'an, «Olerti» sortu nuen. Aurkezpen-orrian onela nik idazleai: «Euskal saillean berein tankerako aldizkariak doguz: «Euskera», «Egan», Euzko-Gogoa», «Zeruko Argia», «Karmel», «Herria», Gazte», «Othoizlari», «Aranzazu», «Alderdi», «Gure Herria», «Goiz-Argi», eta abar. Guzti oneik, bakotxak bere mailla ta neurrian, ederto bete daroe euren egikizuna... Baiña, ba-da, nire ustez, utsune bat oraindik ornidu bage: gure ele eder saillarena. Euskal idazle ta olerkaririk asko dazauguz euren gogo-eta ameskoi ta irudikizun txanbeliñak nun agertarazi ez daukiela, edo argitaratzekotan, txanda luze gogorra zaindu bear dabenak. Ots, gure olerkariak eta bertsolariak ez daukie nun asazkatu, nai bestean, euren biotz-barren a » (Olerti, 1959, 4 or.).
Etzuten bekoki zimurka «Olerti» artu euskal idazleak, olerkariak batez ere, pozkarioz baizik; poz ori adieraziz idatzi zidaten askok eta askok, idaz-lanen laguntza eskeiñirik. Geroz geiago euskal Literaturaren kondaira jorratu dutenak ere erabat txalotu izan dute aldizkari olerkitsua. Auñamendi'k, adibidez, bere III'garren alean onela dio: «¿Cuál fue la novedad en 1959? Indudablemente, la fundación de «Olerti», una especie de revista donde comienzan a publicar su producción los poetas de todo el país vasco. Su fundador, el veterano escritor carmelita de preguerra, P. Santiago Onaindia. En sus primeros números figuran como fuente de arrangue aguellas firmas gue vienen de atrás, de la hornada del fundador, bajo seudónimo unas veces, directamente firmadas otras. Pero la aportación de nuevos autores es muy importante, ya gue contribuyen desde el primer momento Aresti, Laspiur, San Martín (37 años), Luis Mújica (20 años), «Ayalde», etc. Se ve con agrado, la indusión de traducciones poéticas de Gabriela Mistral, R. Tagore, Shelley, F. García Lorca y otros de relieve internacional. Es la primera promoción importante desde Vizcaya» (Literatura, III, 51 orr.). Eta geroago: «Una revista de literatura euskérica gue iban a dar cohesión y acogida a todo el movimiento poético del país sin descontar la prosa» (Ibidem, 63 orr.).
Amar urtez (1959-1969) bizi izan zan «Olerti». Etzuen bizitza urria eraman, bost-sei ederretatik ikusi dezakegunez. Epe barru ortan, sei-zazpi aldiz etorri zitzaizkidan polizikoak, salatzailleak igorrita; urte batzuetan Madrid'era joaten ziran irarlanak ango (edo Gipuzkoako) azterleak ikus zitzaten: lan makurrik izanik, ez zegoen argitaratzerik. Azkenez, «Gaztañadi» atera nuenean, agiri latza iritxi zitzaidan Madrid'etik geiago ez ateratzeko aginduarekin. «Olerti» etzan, ba, auleriz edo porrot-egitez ixildu, ixil-erazi zutelako baizik.
Gerra aurretiko olerkari askok, esan danez, berton idatzi zuten, eta zergatik aitortu ez? gazte andana bikaiña berton egin zitzaigun olerkari ere. Batzuk baiño ez aipatzeko, len-urteko aurkibidean dauzkagu auen izenak: E. Erkiaga, L. Arteaga, Laspiur, Aurre-Apraiz, J. M. Muxika, A. Zugasti, G. Manterola, Juan San Martin, Iratzeder, Bordari, Otarri, Peli Markiegi, Jose Agerre, Ayalde, Ordarzubi, Dirauket, E. Igartza, Egieder, Abeletxe, I. Baztarrika, B. Enbeita, M. Lekuona, ta abar; ondoren ditugu: B. Gandiaga, J. Azurmendi, S. Muniategi, J. M. Lekuona, Gaztelu, Erdoizanzi-Etxart, Orixe, Jautarkol, A. Bilbao, Paulo Iztueta, Loidi'tar Paben, eta abar eta abar.
Tamalgarria zan aldizkari eder ta guztion au, amilbeera txikotez loturik bezela, mutu edukitzea. Sarri eman nituen ostera ere piztu-azteko urratsak, baiña itz labanak baiño besterik ez nuen jaretzi. Eta urduri nenbillen, euskal olerkia gero ta beerago bait zijoakigun; gure aldizkariak bakanka zebiltzan olerki-gaietan, eta noizik-bein poesi-libururen bat kaleratzen; besterik ez. Gauza zuzena ta egokia zan, bada, «Olerti» berriz ateratzea. Eta ona, igaz, gutxien uste nuenean, gizaseme zintzo ta euskaltzale jator batzuei esker, berriz ere leen bezela bizi-bizi kalean.
|