Zer da olerkia?
S. Muniategi
Beti ao-miñean dabilgun itauna! Idatzi, beintzat, mundu guztiak idazten du. Irakurri gutxik. Olerkia zer dan adieraztea egitasun oso, artezez, ori beste gauza bat da. Bakoitzak bere gogo-ikuskera, bere oldozkunezko sen eta biotzondoa, bere azalkerazko neurbide eta ikuspegiak izan oi ditu itzen goraberazko adiera eder edo mazkalez. Neurriz edota neurrik gabe. Sakon edo azal. Burutsu edo erokiro. Bakoitzak bere barrumiñaren, bere egi eta ustekizunen, bere zalantza edo ziurtasunezko gogaiak erabiltzen ditu alako amets-lillurazko edota, iakiturizko antolaketa sugartuaren irudipen argigarriz. Bakoitzak bere itzala dixuri bakoitzaren erabidezko duintasunez. Aintziñatik dakiguna: «Zenbat buru ainbat aburu». Olerkaria, berak, beregankiro dagin munduan bizi duzu, atetiko ikutuaren ezkutapenezko oiartzunak iasorik. Ona, zer dirauskun gure Lauaxeta'k: « Ludi onen bestaldez loratzen diran landaraen usañak goxalde bakotxak dakarkidaz. Auxe da neure sakona! Bestiak entzuten eztaben egal-otsa neure gelara yatort eta barneko zugatz onetatik txoriak aldatu ziranarren, abar dardarea ezta amaitu». Olerkariari bizitzaren entzunezko, ikusizko, iakitezko edo arako ezkutapenezko doairen batez datorkio olermenaren aria biztu eta sorrarazten duan izpi sorgin, arrigarria. Baiña, olerkia atontzeko, edergarri egiteko, landu egin bear. Beste batek esan zuanez, berez ... «baterez». Asko idazten da, baiña, irakurri gutxi. Ezta gaurko gaitza bakarrik. Cocteau'k, 1930'gko urtean, onelatsu mintzatu zan: «Paris'ko erriak olertia gorrotatzen du». Kontsumusko gizartean bizi gara. Eta Kuntsumozko erosotasunezko naikeriaren geiago-bearrezko antolamendu orretan gabiltz murgilduta, itsumustuko abiadan. Aisa bizitzeko erosotasunaren naikeri gorriaren sareetan naasi-masiturik aurkitzen da, «gu, geuk» egin daruagun gizartea. Laster-bizitze eta erasobizitze gurarituaren lasterkuntza nabarmenean, bizi gara, ezinbizizko urduritasun eta erokeririk aundienean kateaturik. Erreztasun bizi-izatezko aukeraren-aukerazko lasaitasunezko eraturatan giltzapeturik. Azken bolada ontan, ikaragarrizko aldakuntzak nabaitzen dira edozein arlotan. Atzoko egiak gaur gezur, edo, gezurtuak. Mito batzuk lurreratu eta, beste batzuk iaso dira. Olerkaria ere gizona dan aldetik, kontsumuzko eratura-otsein biurtu zaigu, beren baitazko azkatasuna galdurik, gogozko duan ez duan zerbaiten alde iokatzen ari danean zenbait aldiz... Bizia etengabeko aldakuntza da. Eta, igaroz-igaroz, ur asko igaro da bai, zubipetik, arako Gustavo Adolfo Becguer, españar olerkariak, «Poesia eres tú» poematu zuan gizalditik. (Oraindik itzalean zegon Freud'en baiezkuntza: «sexuak alkar gorrotatzen dira», ots-egin zuanean). Iturri ortatik edandakoa nunbait gure Amaia Lasa Alegria'k ariratua: «Arra eta emea gizarte hontan inoiz (?) ulertuko ez diran bi pertsona. Oscar Wilde, egungoagoa eta gure oarpen zentzutik bertago dagonak, esan zuan: «Olertia usteturiko gramatikea da». Irizpide au dala-ta, ordutik aurrera, maxialariak olerkiei lupakin begiratzen zien eta batzuetan, geigarridunezko betaurrekoekin, onaren eta txarraren erabakiak artuz poema baten edertasuneri dagokionez, onartutako ustekizun orren bitartez (Nietszche'k zionez, Iainkoaren aurre-asmoak).
Oraindik gugandik urbillago dagon Marcel Proust ospetsuak, onako au: «Olerkariak aurki lezaken gauza eder bakarra, beregan dago. Emaiozu argiune bat, au da, egin ezazu sar dedilla beren berarekiko artu-emantasunean eta, zoriona eskuratuko diozu. Aberastasunak, aintzamenak, atsegingarriak eta ematen badiozu, ezer ez diozu ematen, beregandikoz ainbat geiago irten-araziko duzulako. Baiña, bere buruarekiko ats-artze ori ez datorkio zuzenean. Bearrezkoa da beraz, berberak artu-al izatea galerazten duten zadorraren eskuetatik». Origaitik erakutsi egiozu pertsona eder bat, pertsona iakintsu bat eta ezta ezer izango. Baiña, baliteke egotea alako edo olako pertsonaren bat, aren begien aurrean aurkeztu izandakoa, aren aintziñako bizialdikoren bat edo, gorderik legokena bakarrik berarentzat, ezin azturikca. Gero, bearbada, berriro ikustean, baliteke osotoro ber-eskuratzea eta, aurkezte orrek zerbait emango dio, berberarekiko apur bat ematen diolako».
Gerzitarrak «vate» deituraz izentatzen dute olerkaria, au da, igarlaria. Esan dagikegu misterioa dala olerkaria igiarazten edo suspertzen duan barru-eragiña, motorra. Bizitza bera, izatearen berein erabide eta ezkutukiz. Mendeak zear, aldiberako aldakuntzaen aldakuntzazko aurreratzez eta, izadi beraren ainbat agerkera baterakoi eta ezberdiñez, ustegabe, gizonari ere zirkin dagiona, betiorozko izantza-legearen ezkutapenezko arauen bitartez.
Uka-eziña da, gaur egun, zientzia edo iakintza arloko burulangilleak etengabe ari dirala lanean, ezezagun eta ikus-eziñak diran ezkutuzko ariak argiratu, eskuratu nairik eta, arrigarrizko aurkikuntzak eta aurrerapideak egin dituztela elektrogailluzko txikuskiñakin, arrituta begiratu eta ikusirik oraindik beregandu ezin duten mundu bat; ezkutapenez beteriko mundu bat, arimatasa askotarikoa eta urbil-eziña, egitazko giza-izate izan leiken bezala.
Ezkutapena, zadorra, olerkariaren ianaria. Olerkari bakoitza itaunaren itaunez, «zer eta nor-nika» ari zaigu, itzal-argizko laiño artez, igeriko beren ortzi-barruz zientzilarien antzera lorratz billa... Azken bolada ontan «ismo» edo «tasun»ezko eskola ugari sortu dira zientziaren bideak urratu nairik eta, beste batzuk berrikeriaren eskutik, ganora aundi barik. Olertia ote da itaunez beteriko etorkizuna, eguratsgune, denpora, eta izakai, iru lengairen irutasunezko bilbakuntza bezala eta gizasendiarekiko artu-emanean noski, oñarrituko dana benetako gogai eta biotzikutuzko oarpenez edaturiko edertasunez?
|