L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Lauki hitsetan

 

Karlos Santisteban

 

I

Adarretatik...

 

ARBOLA

 

          1

Ama-enborretik

jalkitzen dira

xut-xut goranzko irudiz

—handitasun aire bipilez—

kimu berrixearen

aitton-amona fierrak.

Eta teilatura zerutiarretik

datozkigu

haztearen beharrak

tximinietatiko

kezko

nodeiez.

 

Berdezko soineko goibeiek

estaltzen dute larrugorria

eta dagerkigu beherantz

beherantzago

beherako bidaia azkarrez

jantzien

itzala

distiratsua.

 

Oinarria,

hasieraren erro,

dabil ostiko jo

ta jo

bilakari...

 

          2

Doi-doi bere jangura eskergarako

dauka sapa-janari

—eskaxeg i—

haundia baita antsiaren nahia.

Blai-blai elikabideak

dirade mantenuaren jabe

eta baratzeari darion giltzatzarrak

ez daki

ernal-hildoak

—bizi-aurreborta—

zabaltzen.

 

Jatordu berriak dira beharrezko

sabelzorriaren haizatzaile iaioak

zotinka, nigar zotin, baitugu ahoa;

karruska-ka-ka-karruska hortzak.

 

Ai! gossti zein uzkur!

zurkaiztu beharra handia!

 

Zuri-beltzak,

zurixka-beltzixkak

zuri-zuriak eta beltz ilunak;

a!, denon,

krudelkerien bilgune!

 

Eta zertarako zurkulurik bilatu?

 

Goseteak zorri

izurri

lazdura

burdinazko ezpata anaihiltzaile.

 

          3

Zorri keta

izurritea ihesi,

izuak haizearen horbeltxo;

zarrast-zarrast

zausta-zausta

zirto-zarto.

                Eup!

                        odolki eta ardo!

 

Oroipena besterik ez zaio

sabelari geratzen

dagoeneko

—zegoeneko—

geratzen,

eta dagokeen beldur bakarra

olatuek dute eramango.

 

        Itsasontzi suhar-ausarta

        du ikusiko

        itsasikarak...

 

          4

Hilobiak ari dira husten

asetuegiontzako habiak...

 

ai!, al!, al!

hil ai ledi gorpua!

 

Non ote dira arbasoak, lehenak?

 

Ilunena baino klarkiagoxexe

zaie orduei denbora

eta zer, minutu zorhizkak?

 

Zenbait hitzen zordun

nagokio neure

neure

neure izatearen

—neure, izan zenaren—

agurrafariari,

eta iturri agor

arbola eihar

gizon xuku dateke nire zera.

 

ai!, ai!, ai!

hil ai nendi betiko!

 

Zerezkorik daukagun bizia?

 

Zorabioen zoraduran

zopatzen naiz,

pattarraren besotan,

                buru-hankak

                zola gainak;

eta eztarrian

korrokadaren jopua zelatan.

 

al!, ai!, ai!

Bizi ala Herio?

 

 

II

Muinean...

 

 

FRUITUA

 

          1

Goratzen dira goizearen lurrin

euspenetik dilindan-daka,

zintzilik,

eguzki erraldoiaren indarrak

hazita.

 

Babesleku dute

—gotorra—

egunen lorategian;

oinutsik

oinatzak oinkatuz...

 

Ene horiek pihoak!

 

Muxtaka-muxtaka

edaten dute

aldakortasunaren

jarioa;

edalontzitzat

fotosintesi-murkoa...

 

Ene!, ene!

txoriñoa dago musturrastun!...

Oroitzen zarete zeuen gurasoez, muskilez?

        (Ikusmenezko pelikula-begiek

        projektatzen dituzte

        erotismo eskenak,

        eta pantalla unibertsalean

        begitazioek, beren,

        larribiziak

        agerturik dizkigute;

        oi!, beramate iturburuaren mirabea! )

 

Kanpangari bikoitza

mereziturik daukazue;

        hain dira goikoak jotzen dituzuen

                        borroka-kanpaiak!

 

Kanpanarto bikoitza

irabazita, ondo, duzue,

        hain dira begalari abilak barreiatzen dituzuen

                        landare-eskolak!

 

Kanpanbaraur dohainik denontzat!

 

                Hustutzen da

                irudimenaren

                o

                n

                t

                z

                i

                a.

 

          2

Izar iheskorrek

marratzen dituzte beren ideiak

ostondoaren

autoestratetan zehar;

imajina erdieskematiko

erdi irreal

baten figurak

kulka-kulka

garun burudunaren aho hutsean

sarrerazi nahiz

baina alferrik...

 

Eta izakigintzaren

fritu-oletan

errementariak ez du

ingude, mailurik,

usatu beharrik;

gizakiek berek elikatzen dute

zimarkuen gosea

eta eraiki,

edo suntsitu,

eraikitzen dihardute

biharko egunsentiaren

oilaritea.

                Kukurruku!...

 

(Baina oiloa menopausian dago).

 

          3

Eta betiko dirau beti, betikor,

gauik gabeko solas honek,

uhinen lilurek eramana

izango dena

lehorrera...

Mutxikin intrantsigente hori

ari zaio gogorki

haur besterik ez den gorputz horri,

hezur-mamituz

jantzi presadunez,

eklektikotasunaren erlojua

kontsultatu barik.

 

Erakustak,

otoi,

mamiaren egile horrek,

arren,

niri hire botere hori.

(Unibertsaltasunean

indargerik ba zegok...).

 

          4

Poliki-poliki-ki-ki-ki

astiro-astiro-astirotsu

burdin indarrak

galduz doaz gaztaroaren zuriak

eta dinamismo hura

behin izan zuten dinamismo zalu hura

hilez.

 

Izan ziren

izan omen ziren

izan bide ziren

 

zirenen

itzalek

lurrintzen dituzte lapikokoa

eta lapikoratugabea,

aldiz

lurrina da lurrunkor

arranoa baino

trebeagoxe hegalari

eta hodeitza altuegitan

helezinetan,

segurean jokatzen du entelekiak

 

Agian ahoren baten

listuak

egingo du gai ez munduan

eta urmael putzutsuek

(ahalko dute)

zisnerik somatu.

 

                Ai!, ai!, ai!

                hasierari amaia dagokio!

 

Bapo! (txantxetan )

sagarrondoan sagarrik ez dago!...

 

 

III

Kondarretan barna...

 

MORKOLA DATOR

 

          1

Tximistak dira

erauntsiaren linternak,

atalondora trumonotsa

iristen zaigu zaharkitu;

oi!, sabaileihotik

—ezkuturo-klandestino—

argikusle kloroformatu bat

datorkigu

denok gotor leku!

denok

trankinka-trankinka

itxaron behar tente-tente,

                eskupetari!

                eskupetari!

denok tiro eta tiro

tiroka-ka

eskupetari!

 

A! ene!

Neure etxen arma!

                Eskupetari!

                eskupetari!

denok behar armadun!

 

                Su eta gar

                su eta ke

                jo-jo

                joka-joka

                txirriputzinka izualdia bihoa!

 

Bai, ondoren montxorra...

 

          2

Hauzitan dago

egun epaia,

ohoinak

zeraman

golkoan

lurbira

eta

biribiltasun

kuttunak

du

pairatu

leuntze

bortitz

bortitza.

 

          3

(Epaileak)

Hitzeko

lekukoak

du beharko

gugana

izterkloka

etorri

baitatza

ohean

hartuta loak

argiaren

kriseilu

hedakorra...

 

          4

Iraungita dukegu

geneukan erregai bakarra,

pittina,

orain irriño ta barre

sugarrek

egingo digute.

 

Lafa-lafaka

zakurrek jan dute hazurtza,

eta orain arbola tantaia

lairarik bako...

 

Laborrian dago,

hegigoak zatikatuta,

fideltasunaren baratzea

—orain—

agorra,

eta fordela

kriskitin

barrunbatsua

ateratzen dute egun argiko

hatz beltz-lazgarriek.

 

Hurrean derauntso

zirko-ateari indartsuki hotelariak,

beterik daudeke

berotearen gelak...

Hedaz,

zirran,

erein dituzte zezioti-soroak

eta burutu zaigu,

arrunt,

zikirapena.

                Zeruharraskari anitz

                hazi da

                arto-ebasle...

 

 

IV

Oroimenak...

 

TXORIA

 

          1

Txio-txioka

txiokalari

hegorik gabeko

oroitgarri kaiolatua...

 

Zapi txirbiztuak

darraizkie

airezko indarrei

txintxoki

jomugaren ateraino...

 

Eta zapalgailuek zapalduriko

buru lauak

gaudeke zapardoteok,

buru barik; karitatezko emaitzak gara

ai!, ai!, ai!

                (Nor dugu

                karikaturen egile?)

 

          2

Haririk gabeko jostunak

ezpatak

geziak,

dauzka orratz;

eta hegalaldien janzkia

minduta dago

botoirik bako.

                Iratxoak

                iratxoak tristezian daude!

 

Zurmailuak

burdinmailuak

gezurmailuak,

denek ukaldikatzen dituzte

iheslarien bideak,

tauki-tauki

taukika-ka!

 

Urlasterrak

uholdeak

eurijasak,

ez dute itxaso...

                Iratxoak

                iratxoak tristezian daude!

 

          3

Morron ulergaitz horrek

ez dakusa oihal jaitsia

mortifikazioa

izango bide

du

soilik.

 

Burusoilak

dira nagusi

honetan

gurean

denonean;

txipi-txapa gabiltza

nahasita

gomuta neurgarri

mitikoetan.

 

          4

Erabiltzen baleki

oin hutsak

mokasina!

 

Eramaten baleki

bular biluziak

altzairu-halakreta!

Balekite haundiesten

burdinaren

herdoila!

 

Baina hilotz-saltzaileak

diruduntzen ari eta ari

eta artaburuak

txorokildurik daudeke, gaur,

ai!, nirea bai pena!

 

 

POSTDATA

 

      1

Gutunen

hitz

zipristinduek

marrazten

dituzte

ahoen

ontziak

eta

zeozer

darama

bere

moltsan

boligrafoak...

 

      2

Noharrondu

da

ikaragaitza

ezen

ez baitzeukan

hitz goxorik:

zingiraturik datza.

 

      3

Iheslekua

aurkitu duke

goizearen

ihintzak,

belarrak dira

hezetasunaren

jabe

eta

salduko

dute

merke...

 

      4

Oinarrien

arbolen

adarren

fruituen

haziak

hedatzen

dira,

lehergarri,

norarik

g-a-b-e.

 

(Sagar goxoa samintzen da ARRAS)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.