L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Zure begiek...

 

Landart

 

Zure begiek

Ene maitia

Ba dute biek

Diridir eztia.

 

Zeru Kolore

Miresgarriak,

Itzarren pare

Xoragarriak.

 

Gazte gaztia

Zara oraino...

Egun guztia

Nago zuri so!

 

Zure begiek

Errotzen naute

Eta guztiek

Nahi luzkete.

 

Gaua delarik

Mundura jausten

Jauna zerutik

Da urrikaltzen.

 

Zure begien

Goxono hori

Egon dadien

Eder ta garbi.

 

Ene nahia

Zinez haundia:

Zu izatea

Neure andrea!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.