Erailleen zidor naasian
Aurre Apraiz
Erailleen zidor naasian,
gogamen apurtuen ixil geldian,
txarkeria dabil urduri,
odol-egarriz eta damu baga.
Ez dabe nai
bakearen onurarik
eta,
artegatasunaren arrakaletan
guztia dago edenez,
gorrotoz eta zikiñez,
eta ez dago
onurabidearen anotsik:
Itxutasunean murgildurik
guztia dakutse larri ta urduri.
Ondamenaren lorratzak ez dabe
biotz izoztuetan tokirik.
Eraillea ez da
iñoz be abertzale,
gitxiago kistar ta bake-zale;
eta,
itsutasunean amildurik
guztia ikus daroa illun,
its eta goibel.
Ez daki nora doan,
ez zer gura dauan,
odolaren lurriñez itsuturik:
Itsumustuan dabil bere
odol-egarriak illundurik.
Erailleen zidor naasian ez dago, ba,
on-usterik
ez abertzaletasunak...!
|