L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Kerexeta'ren olerkiak

 

Aurre Apraiz

 

        Kerexeta olerkari bikaiñaren liburu barria eldu izan yat olerkariak ber-berak didalita: Biotzez eskertzen nakio.

        Benetako olerki-egarriz izan naz, aspaldion, eta alagalako aukeria izan dot neure eleder-egarria asetzeko. Olerkari izan gurako batzuk agertu ekiguz, batean-bestean, baiña benetako olerkariz urri gabiz, aldi onetan, Euskalerrian. Olerkari ez direan euren antzeko maikoak ontzat emonda sariketaren bat irabazi dabela-ta zarata asko atera dabenak eta, goi-maillako olerkari direalakoan, burutxuak berotuta, ereiñotz-artean lo nasai geratzen direanak, bai, ba-dira, baiña benetako olerkari direanak, jaiotzez olerkari direanak, urri be urri ditugu aldi onetan.

        Leenago be esan izan dodanez, Kerexeta, Elorrio'ko abade zintzoa, bai ba-dogu benetako olerkaria, biotzaren biotzetik, barruaren barrutik urtendako olerkiak neurriz eta dotore agertzen dakiana. Ez gaurko askoren antzean, olerkiak direalakoan itz-askatu gauzeztanak eskintzen dauskuezenetarikoa.

        Izakeraz olerkari gareanok, ondo dakigu zer dan olerkia ta zer ez dan. Eta, bakanak, zoroak eta kontentagaitzak gintekez; baiña olerkari direala uste daben asko oba itz askatuzko lanak idazten aleginduko ba'lira, onetarako be gatzik baldin ba-dabe, beintzat.

        Aspaldiko aldiz une atsegintsuak izan dodaz, ba, Kerexeta'ren olerkiak irakurten: «Oneixek bai ba-dira olerkiak!» esan izan dot, neurekautan, neurtitz apain eta sarkor oneik gosnarkeran.

        Orbelak eta Bitargi leenago argitaratuak eurak dira, Udazken atal barria geiturik eta leengo olerkieri buruz batak eta bestean egindako eretxiak eta Elorrio'ko elizan XVI-XVII gizaldian aurkitutako maitasun-olerki bat geigarri dituala ta aldamenean erdal-itzulpena dabela, «La gran encidopedia vasca»-k ederkiro atonduta.

        Atal barriko olerki oneik be, leengoak lez, ondo neurtuak, oskidego errezdunak eta laburrak doguz, (olerki luzeak gogaikarriak izan bere izan oi dira) baiña sakonak eta esangura andikoak bai, ba-dira.

        Oraingoak olerki gogokoiak doguz geienak. Izadiaren bidez gogo-barrura sar-azo ta irakurria-ala, norbere izatearen sakon barrenetara ercaten dabenak. Irakurri, ostantzean, Euri-Tantak deritxon olerkian dakazan aapaldiok:

 

                Euri-tantak leioan

                gabeko soiñutzat;

                eurak datoz ondoen

                barruko laguntzat.

 

                Atseden, ene biotz

                jarraitu bakean.

                Jauna bego nirekin

                arnasa betean!

 

        Benetako olerkari guztiak lez, maite dau, ba, Izadia, gure olerkari garbalak eta geure mendi, baso ta aranen apaintasun ezearen eragiñez, munduz bestaldeko zelai gardenetan murgiltzen gaitu, berez-berez, oraingo olerkietan be.

        Barrikeria dala-ta gogoa bearturik egin oi direan olerki narrasak porrot egin daroe euren alditxua jcan daitenean, baiña, gogoaren barrutik urteten daben olerkiak, benetako olerkiak, iraunkor izango, euskaldunen ago-sabaiak gozatuz gogo-biotzai zirkin daragitsela.

        Euskaltzale zintzo ta olerkari jatorren bearrizana ba-dau, ba, izan bere, aldi nastetsu onetan, gure izkuntzeak. Baiña Kerexeta lango benetako olerkariak dituan izkuntzea ez daiteke suntsi, arean bere. Ez orixe!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.