L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Aguaitakamino

 

Muniategi'tar Sabin

 

               BARRUKO ARGIA

Egunik egun oldoztea da suntsitzen naizala...

ta soiña itzultze gabe bizi izaten dala.

Izan nintzan aguaitakaminoa —beraren zangoa

amestuz egozko zankada bat— nintzan kokuyoa

nire pixua baiño argi sendoago bategaitik.

 

Batetik bestera zearkatu nun itzulbidea,

bada neure argiarekin da naizena ondatzen

—mamurrua ta txoria ezurrezko azkenean—

biziak ian nindun ni nire aguaitakaminoaren

muxu batek bezalaxe berdin nire kokuyoari.

 

Ta munduzko ta oroimenezko ingurumenetan

nire itxureaz asperturik dagon aragi onek

txorizko txistukada bat damaio illargiari

mamurrutxo zorgintsuaren itzalitako argiaz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.