| 
 
 
Oiztik Anbotora
 
 
 
Markue
 
 
 
(Lasuen'dar Balendiñ adiskideari)
 
 
 
                Doiñua: Atharratzeko Gaztelua: «Ozaze Jaurgainian / Bi zitroin doratu»
 
 
 
             1)
 
Oiztik Anbotora
 
Durangoaldia
 
Euskal bazter onetan
 
Nere sorterria
 
        Lur zabalen gainian
 
        Haritza Geredian
 
Maiteko zaitut beti)
 
Nere bihotzian        ) bi a.
 
 
 
             2)
 
Oiztik Anbotora
 
Durangoaldia
 
Hemen sustraitu nintzan
 
Nere gaztedian
 
        Zuhaitzaren Legian
 
        Jarrai aurrerantzian
 
Euskaldun izango naiz)
 
Bizitza guztian        ) bi a.
 
 
 
             3)
 
Oiztik Anbotora
 
Durangoaldia
 
Munduzabalen pare
 
Zu zara txikia
 
        Bihotzaren legian
 
        Zu zara lehenian
 
Mundu guzti'n aurretik)
 
Nere bihotzian.        ) bi a.
 
 
 
             4)
 
Oiztik Anbotora
 
Durangoaldia
 
Sorterriaren deia
 
Nere bihotzian
 
        Gurutzea Erdoi(tz)an
 
        Etxeko ilobian
 
Beti maiteko zaitut)
 
Bizitza guztian.        ) bi a.
 
 
 
             5)
 
Oiztik Anbotora
 
Durangoaldia
 
Lurralde hontan dago
 
Nere arimia
 
        Erortzen naizenian
 
        Lurra hartzen dodanian
 
Maitatzen jarraiko zaittut)
 
Betiko bizian.        ) bi a.
 
 
 
              
             |