| 
 
 
Artzaitxoa
 
 
 
San Juan de la Cruz
 
euskaratzailea: Inazio Berakoetxea
 
 
 
Artzaitxo bat bakar dago ta itunik,
 
atsegin eta pozik ezean,
 
gogoa tinki bere artzainsan,
 
bularra maitez oso zauriturik.
 
 
 
Maiteminduaz ez dagi negarrik,
 
ez du ta atsekabeak samintzen,
 
biotza zauritan daukanarren;
 
baiña aaztua danentz, dago larri.
 
 
 
Bere neska aratzak daukala aazturik
 
 gogora utsez, oñaze gorritan naita,
 
zigorpetzen da atzerrian,
 
bularra maitez oso zauriturik.
 
 
 
Ta artzaitxoak dio: bai errukarri
 
nere maitetik okertu dana,
 
ta ni ikusiz goza nai ez duna
 
ta bularra aren maitez zauriturik!
 
 
 
Ta aldi luze ondoren, zuaitz bati
 
gaiña ar dio, ta besa betean,
 
illik lotu da, aitatik dilindan,
 
bularra maitez oso zauriturik.
 
 
 
              
             |