| 
 
 
Madalena
 
 
 
Max Jara
 
euskaratzailea: Inazio Berakoetxea
 
 
 
 
 
Udaberrian jaioa
 
Bienvenida izan zan neska;
 
ari itxoitearen poza!
 
alako poza ikustean!
 
ta alta-amaren zorapide,
 
begi uts ziran arentzat;
 
baiñan gaixoek, damurik,
 
deitu zuten Madalena.
 
Esan okerrak entzunik,
 
umea bait-zan artean
 
urira bidali zuten;
 
galdu zan ain gaitz gabea.
 
Egunak joan etorri,
 
 urteak damaz atean.
 
Guraso zaarrak bere eske,
 
a ikus naiez, il-aurrean.
 
Beraren billa aizpa irtenik,
 
aurkitzen du ez ustean,
 
ta ain bestelako ikusirik,
 
ez da ausartzen ezautzea.
 
Begi urdin garbiak par
 
dagite ille kixkurpean.
 
Urrezko tintil sendoak
 
dantzari belarrietan;
 
jardunean ortz politen
 
urre-izpiak dirdaietan;
 
eskuak eraztundurik;
 
sedazko jantzi ederrak
 
aoa musu-egarri;
 
beso txuriak eskeinka;
 
egonean leia oro,
 
ibilkeran oro festa;
 
bularra dena tentaldi;
 
dena arridura aren ternak.
 
 
 
Jainkoak on, anderetxo.
 
Ta aizpa izanik biotzbera,
 
itxuraz ez ba zan ere,
 
ain da bezgarria eza
 
ta bordan mirabe antzo
 
gari jotzen zebillena,
 
ta ezin zunak asmatu
 
bizitza au iolas antzera,
 
agur zegion lotsati,
 
minduko ote zuan kezkaz.
 
 
 
Jainkoak on, urte askoz.
 
Noren billa dabil neska?
 
Aizpa nuan baten billa.
 
Ta aren izen? Madalena.
 
Emen ez; ez det ezagun,
 
dio guztiz lotsapean,
 
nor dan igarri bait dio;
 
ta bere itxura ikustean,
 
eskuak eraztundurik,
 
sedazko jantzi ederrak,
 
arrokeria jun zaio;
 
lotsa du soil barrunbean.
 
Neskak ez al du aizparik?
 
Ez dakit bai ote detan.
 
Zer ari zan jakin gabe
 
zebillen buru-gordeka.
 
Nere aizpana da aotsa.
 
Arrotz-amesak zureak;
 
begiak lurrera ditu,
 
ura ikusi nai ezean.
 
Bienvenida, ez ukatu;
 
gezurrik ez, Madalena;
 
Jantzia munkatzen dio
 
eta laztantzen illea.
 
Ark ezin du buruz artu
 
aizpa ari zaionik benaz.
 
Besoetan azi zaitut;
 
zergatik ni ikus naieza?
 
Ta ao orrek musu eman dit,
 
nik orraz dizkizut ternak.
 
Arek ez zun begira nai,
 
musua esku-artean.
 
Baiña ordun, belarrira,
 
besarkatuz, ur-urrean,
 
leen urteetako itx xamurrez:
 
Bienvenida, Madalena!
 
Bestea etsi-etsirik,
 
eta aizparen babesean
 
bere burua ume egiñik,
 
mintza zitzaion onela:
 
(beatz-artean tantaka
 
malkoak pitxi antzera)
 
Samurraldi ontaz, aizpa,
 
damutuko ez al zera!
 
Bienvenida il zan betiko
 
ume xamurra zanean;
 
zuk aitatu garaietik
 
soillik nauzu Madalena.
 
Jauna iraintzea litzake
 
 joanaidia berpiztea;
 
eta aizparik baldin ba det
 
ez det merezi izatea;
 
Ez nazazula, aizpa, zagun;
 
nigana ager ez zaitea;
 
ta iñoiz arkitzen ba zaitut
 
ta ausar zugana urbiltzera,
 
ni ikus gabe igaro zaite;
 
obe zenduke itsutzea.
 
Burutikan ken nazazu;
 
biotz barrendik atera.
 
Nor naizen ez beza jakin
 
iñork, ta neronek ez-ta;
 
ez nere aita zaartxoak
 
iñork iraindu ez dezan;
 
ez nere ama on-onak
 
naiz egon barka naiean.
 
Ta uka ez nazaten noizbait
 
ez eta aizparen semeak.
 
Nere eskuko jaioa naiz;
 
nere gain arro izatea.
 
Zugana erruki eske
 
banetor, ez buru eman;
 
nitaz erruki ba dezu,
 
otoi, illa banitz bezela.
 
Nigatik ez zaite mindu;
 
kezka au bakar det barnean:
 
lotsa aundiko amak sortu
 
ta ezin izan zuzena.
 
 
 
Beatz-artean tantaka
 
malkoak pitxi antzera.
 
 
 
              
             |