Ointxoak
Gabriela Mistral
euskaratzailea: Inazio Berakoetxea
Umetxoen ointxoak
otzarren urdinsko,
nola ikus ta jazten ez
ene Jain ko!
Zauritutako ointxoak
arri koxkor denez,
elurraz laidoturik
eta loiez.
Giza itxuak ez daki
zuek ein bidea
argi bizidun lorez
jazten dala;
zuen ointxo odoltsua
ipiñi lekuan,
akara usaitsuago
sortzen dala.
Bide zuzenetatik
zoaztenez gero,
izan bikain, osoak
zeratenok.
Umetxoen ointxoak,
pitxitxo bi miñez,
nola doaz aldetik
ta ikusten ez!
|