L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Ontzi baztertua

 

Muniategi'tar Sabin

 

Ondarraren gaiñean

baztertuta, or datza

ontzia legorrean;

ankazgora endaitza

egoera makurrean

begira itxasorantza.

 

Albaleuke itz egin

ontzi baztertu onek,

zenbat zoriren barri,

zenbat poz ta larri,

oroitzapen lekarzkin

orduko gau-egunek!

 

Aldibera uretan

dinbili danbalaka,

zenbat igitu ote

ugiñen besoetan

eratuz ainbat bide,

irriz edo alaka!

 

Aize ozkirri, barez,

egun atsegin, argiz

edota, gau izarrez,

eriotzea ikusiz

ekaitzpe gogorrez

amaika illun aldiz.

 

Ametsezko zeruak,

lillurazko izarrez

ederrik oretuak, edo,

neke gogorrez

iasaniko malkoak,

biotzeko negarrez.

 

Itxasoko gatzaren ta,

berein margozko

eragin, ikutuak;

goiz ta arratsezko

ibili bakoitzaren

gogaiez bizituak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.