L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Bertanbera utzitako baserriko kanpaiak

 

Muniategi'tar Sabin

 

Oton Chirino'ren «La Ceniza Incondusa» tik euskeraturiko olerkia.

 

Kanpai-ioale

bakarti ori

ardurarik ez izan

bakarrik

bada aizea

datorrena

eta igarotzen dana

eta dana itzultzen

eta entzuteko dana

gelditzen.

Nora doan ez da iakiten

baiña orregaitik bearbada

zure kanpaiak iñoiz ere

amaitu ezin diteken

igierea edukiko dute.

 

Baserria utzik baldin badago

egon ez zirean beste batzuk

etorriko dira

eta etorriko dira gelditzeko

betiraunez

eta sekula betiko.

 

Aintziñako obaia

ibai illa

ur berriakin

itzuliko da

sastrakei erroak ezetzera

txorien eztarriak iziotzera

itxasoaren egarria baretzera.

 

1980-Lotazilla

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.