Irakaslearen otoia
Danilo Calamata
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Zuri itzegiteko Iauna
nire ikasleei itzegiten dieten argitasun berberaz
bear det zure irakasle baimena.
Utzi deitzen kidea
gaur natorrenez Zu ikertzera.
Ez irakatsi zidaten Iainko nausitzarrari bezela,
baizik orain irakasten detan Iainko Ona.
Bai aldakizu Iosu?:
nire umeek orain ez dizute bildurrik ikastolan.
Lortu izan det irakastea Zu eurekin beti arkitzen zarala,
bola leiarretan Zu zarala gardentasuna.
Aizea Ziñala esan nien euren aize parpailletan,
eta, txibitetan aizorratz zoroa bezela biratzen ziñala
IOSU:
Baita esan nien eta, ondo ulertu zidaten
maitasuna dala Zu ososoan aurkitzeko bidea;
baita Zure izenean izan nintekela iraindua,
irakatsi bearrean ematen banien ekandu txarra;
eta, arira ekarri nitun arako errotarriak.
itxasora iaurtiak...
Egi esaten dizut au'irakastean
bildur apur bat artu nuala
IOSU ene lagun ona.
Eskutik eraman nazazu Zure ebanjelio osoz,
eta, utzidazu maitasunez bete nedin ezurretaraño.
Erakutsi egidazu bidea,
eldu nedin ume tarrapatarien arimetaraño
ori lortu al izateko
geiagotzen badira ere Iauna nire nekeak
IOSU.nire kide ona,
egidau izan dedilla ZUZENTASUNA
NIRE ARMARRI ETA NIRE IKURRIÑA.
|