Peña Albizu tar Xabier zanaren gomutaz
Muniategi'tar Sabin
Iñoizko naste ta bizi izatezko gogoz,
aberri ametsak iorara datozenean...
Euskalerriko erpin, mendirik gorenera
igo ara, (mendizale zorroa itxirik),
zeure lurraren, aberriaren maitasunean
igo zara, begiratoki, goi argienera,
euskerea agoan dozularik, betikoz,
zeure irakasle sen ederra edaturik...
Betiko igo zara Xabier, Aitarenera,
ondibez ibili danaren atsegin, pozez;
betiraun beti-betiz, bizi izango zaran,
betiraun betizko, mendi gallur, tontorrera.
Apalki igo zara bai, (txapelezko baitan)
Iainko Alguztidunaren altzo, magalera
igo zara, betiko euskerearen laguntzan,
maitezko irripar aidekor ta loratuenez.
Iñoiz ezlakoxe ikusmira zoragarriz
atsedendurik burua, betikotasunean...
(oianak ta ibaiak, ibarrak ta aranak,
baserri mendikoi ta, ezetasun orlegiz
inguraturiko erri eta, bazter danak)
eskuera dozuz, orain, gogozko begipean,
euzki dirdaitsuz edo, lañope aztunean,
bizi izate beraren akats eta zauriz.
Ikusten ariko zara, biotzeko zenduzan
Uzturre, Txindoki, Ernio, Larun, Kanpanzar,
Oiz, Sollube, Bizkargi, Gorbei, Aralar,
Mugarra ta Atxarre, Unbe ta Ereñozar...
Euzkadi'ko mendi txiki ta, aundiak,
erri barruz edo itxas ertzez (emen ta an)
opor egunetan gogo alaiz ibiliak,
aberri aldezko ikuste ta ereinketan.
Nerbion ertzetako ke ta laiño artean
itxasorañoko kai luzearen lantegizko
ekiñal ta, urduritasun etengabean...
uriaren urbidezko eta merkatalgozko
artu-emonari begira ez ete zagoz
ikusiz, zeure lan ta ametsen Bilboa,
munduko zorabioan, bizi ala galdukoz,
zeure euskal bide-gurutzearen ibilgoa?
|