L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Odea azkatzalleari

Chuguehuanca'k

 

Muniategi'tar Sabin

 

Errotaria egitsarizko aragian biurtu zan

eta uriak eta baserriak biztanletu zitun

Colon'en Mundu Berrikoak, ur-ildozko

eta arrigizonezko erroz,

utxak eta ziñezko oroitarriak

eunkadun mintaira batek dituana berritzen

olerkarien munduko izkuntzean.

Bera izan zala olerkari eta igarle gure

Ama Amerika'ko aundiena,

Erroma'ko Aventino mendian

eta zorabioa betierekiko elurrena.

Bibliako izen bat ezarri zien

euzko abizen bataz batera:

Simón Makabeu, eberkar bide-erakuslea;

Simón Rodríguez, irakaslea,

Simón Azkatzallea eta ospea gurea,

iru gizon dira ezberdiñak

eta Bolibar bakar bat egitazkoa.

Caracas'en iaio zan, Venezuela'ren erraitik,

eta ber-iaio zan Cartagena de Indias'en

zijoanean zuzentza gosez

eta azkatasun egarriz.

Caracas'en iaio zan, baiña aren aberria

lurraldea edo Lurrasoa da norbaitek

nun azpiratzen ditun

inguratzen gaituzten morrotzazko illunak.

Kateak bere eskuakin apurtu zitun

eta izan zan mendilerroak zearkatzen

dituzten arrano azkeen leiakidea.

Burruka egin eta irabazi egin zuan eta,

bere ezpataz azkatu giñuzan iberiar uztarpetik

eta odolaren semerik izan ezarren,

—Ego-aldeko Gurutz eta izarpean,

mundu guziko kondaireaz arremantzaturik

sei ikurrin sortu zituan.

Ez zuan itxasoan goldatu ezta ere etxegin aizean.

Arena baida ereñotzaren udaberri

betikorra. Eta sekula eta giza-dorrerik izan

arriaren ereserkia abestu duanik gorago

ibaien iatorrizko mintzoarekin

ari diranak xixelatzen erbasoengandiko arrobia

eta beroaldeko txorien abestaldea

aren uztatze ezilkorraren aldarrikariak.

Iñork Gizurenak baiño lenago ez geroago

ez zuan bere bustiñazko argontzia galdatu eguzkian

illuntasunak sakabanatzen

eta zituana gaubelak argitzen,

gararaipenaren atsaldian

eta nekaldiaren atondoan

edota andestar gau itsuetako

itzal zirimolduetan.

Maitasunak iziotzen zuan sugarra

laztanaren eskuakin

bera erreopaltzen zanean

Afroditaren ezkont-oe gaiñean.

Anots bizia aren itzaldiena

eta egitazko ondoregoa,

aren egitsaria ebaki zuan oiana gara

eta gara aren gazteluaren almenak

aren aztarnak gara aldian,

aren abere ozkaridun zantzua,

gara aren gogoaren erkiak,

eta aren Amerika'ren lurbesoak,

gara eunkitutako zenbakia

aren aunditasunaren kopuru guztian,

aren erotasunaren lekukotasuna

eta aren ioan-etorrien izpidea.

Munduko erritarra izan zan ukatua iru bider

eta gau naskagarrian aitailtzalle epaia

eta gau naskagarrian aitailtzalle epaia

igestuz anka egin zuan ibaiaren uberkatik

eta Irailleko otza, Gudaren buru argia

erbestetua beren aberri garratzean,

ezetsia beren gudataldeakin

askatu zuan eta bere biziarekin

ber-erosi zuan lur berberean.

Beren zerez ezarri zan Jesukristoren

eta On Kixoteren eskumaldean

ametsaren azken inguraketan.

Santa Marta'n izan zan yitoko

ontziaren antzera, ekaitzean

brankea apurtuta, aingurea zatituta,

mastea eta itxas-orratza onik.

Ondarra jo zuan argi biztuakin

iraiñen barkamena aldarrikatuz,

bake-unea anai-erailketazko borrokatan,

maitasun eta ogia autsialdietan,

maitasun eta bakea pizti artean,

eta eskua emarian zabalduta.

Eun eta berrogeitamar urte dira

eta oraindik odola darlo saietseko

zauri neurgabetik eta oraindik zigortzen gaitu

izu-antzerkiaren erpakin

aren il-agiñeko dardareak

eta aren urrindearen mendebalak.

Itxasoaren aintziñako malko aurrean

Venezuela'ri ondoreztu zion gorputza,

Colcmbia'ri iskindu zion biotza

eta oraindik irakasten digu

ondo irabazten egun bakoitzeko argia

eta geitu azkatasunezko ondorego

gutiziatua lurraren gaiñean,

gure semeen semeak gaitik eta arein

iatorrikoen gaitik zin dagigun bitartean

Simon Bolibar'en izena irarri,

aren itzak eta aren egitsapenak,

Andes'ko gandor elurtuetan

eta baita beste izarbel batzuen tontorretan.

Mendeak igaroko dirala, gizonak eta itxasoak

eta iraungo du aren guda eresiak.

 

Donostia

1980, Azkatzallearen eun ta berrogeitamargarren urtea

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.