|
Itxasoan ekaitza
Joseba Bilbao
Itxasoa asarre dago;
itxasoko urak,
gizonen txarkeri
eta gaitzen aurka
jaso dau
bere asarre bizia.
Zer egin ete dogu
Jaungoikoak Itxasoa
era onetan jartzeko?
Ekaitzak ortik daroaz
itxas-gizon langileak,
bere ogiaren irabazle.
Gure
mariñel gaizoak
eroan dauz itxasoak;
baiña egunen batean
biztuko dira zerurako.
|
|