L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Izar argitsua, jaungoikoaren anditasuna agertzen

 

Joseba Bilbao

 

Gau erdian

izar argitsua agertu da,

mago jakintsuak ikusirik

aren edertasuna

jarraitzen dabe bidetik,

argiaren alaitasunak

dituela arritzen,

garrantzizko zeozer, da gertatzen?

 

Bidean artzain batzuk

dei egiten dautse;

beren agoetatik

zer dabe entzuten?

Jesus aurra Belen'en

jaio dala

estalpe zar baten.

 

Egun batzuk igarotzean

Meltzorrek esaten dau,

urrutira begiratuz:

An urrutian erri bat

da ikusten,

Belen da!!

Jesusen jaioterria!

Eltzean Umea dabe adoratzen,

aurra dute pozten.

 

An dana zan argia,

ez zan illunik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.