L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Itxas laiñoak

 

A. Zubikarai

 

1) Tiroka

 

Tiro bat!

Tiro bil

ta usoa igesi.

 

Nora,

ain zoro,

uso?

Zetan

bakeri

uko?

 

Tiro bat!

Tiro bi!

ta gizona eratsi.

Nora

ain makur

mutil?

Zetan

lurrari

urbil?

Aidean dabil usoa

zoro-zoro.

Usoak aidean euki

bere txoko.

 

Lurrean dabil mutilla

larri-larri,

mutillak lurrean euki

bere kabi.

 

Eta tiroak aidean

koldartien lotsari.

 

Usoa lurrera zan jetxi.

                Etsi!

Ta mutilla zerura igo.

                Igo!

 

 

2) Ereño

 

Erri maite

Ereño,

itxas arnas,

goi laiño.

Aize leku,

iparño,

arri gorri

kabiño.

 

Esna adi

maiteño,

sar palanka

beraiño,

arri odola

danaiño,

ala ekar

goraiño.

 

Ta landu egizu garbi

zure erraien arri,

ta gorrian gorri jarri

anai irudi argi.

Odola emon ebana

odolez ager bedi,

Euzkadi'n oroitu daigun

gure anai martiri.

 

Erri maite

Ereño,

sar palanka

beraiño,

zure arri

gorriño

gazteei zor

oindiño.

 

Gazteak itz egin eben

aizearen dantzetan,

aizearen dantza eta

izkilluen suetan,

arri gorriak begie

leku orain plazetan,

martiriak goratuten

gerokon otoitzetan.

 

Erri maite

Ereño,

arri gorrien

kabiño...!

 

 

3) Astea

 

Astelen,

        lenen,

                alperren.

 

Asi

        astea.

 

Martizen

        izen

                bortitzen.

Parrai

        astea.

 

Eguazten

        azten

                egotzen.

Ega n

        astea.

 

Eguen

        jaien

                geuntzen.

Guren

        astea.

 

Bariku

        buruz

                bazkatzen.

Bua

        astea.

 

Zapatu

        nekez

                zanpatzen.

 

Zapa

        astea.

 

Igande

        danen

                gaindutze.

 

Igan

        astea.

 

 

Asi                  Biga                       Kobra             Lautu

orduko           orduko           orduko           orduko

egan                jarrai              luze                joana

astea.               astea              astea                astea.

 

                Ta etori illa,

                ta joan ere bai,

                diru, nai ta jai

                sortu bezin illa.

 

 

4) Astelen

 

Lo

egin nai

lo

t'egin ezin;

ibil

nabil

nabil,

zurbil,

zirin,

oiean,

gauean,

gau lenean

ta erdian,

erdi ostean

ta goizaldian.

 

Nabil

ta ez nago.

Lorik

egin eziñik,

zorabiotan

galduta ero.

Geldi ezin,

pultzo arin,

biotza neke-min

ta izerdi likin.

 

Kopa

ta rekopa,

garagar

ta wodka...

nire soiñak,

nire griñak

ezin emon

loari popa.

 

Gaurko ametsak

ez dau gozorik

ez emazteak

ten guririk.

Emaztea bera

andre ona da...

ala diote auzoan,

nik ezin ori gaurkoan.

Ikus dodana

oro da baltzetik:

sorgin eta pizti,

mamu ta txerren.

Nundik datorkidaz

ainbeste lorren?

 

Bero,

bero... !

Burua tontor.

Lo konkor.

Albakoa.

Ba dirudi

datorkidala

nekez, loa.

Nundik igarten

ze egun datorren?

 

Ai, au astelen.

Emazteak ten da ten.

Buruko pixurik

ezin ken.

Izarak galduta,

naspillen men.

Lanaren arduraz

nor da emen?

 

Astelen,

egunik pertxalen!

Lanari ekin baiño len

—goizeko Aitaren—

ura.

Oitura.

 

Ta gero

tontorra.

Erreten dago

txondorra.

Zegaitik eska ez

oporra?

 

                Ta lana,

                ta lana,

                ta lana...

                Au ez da plana.

                Metro ta kana

                nekea dana.

                Astelenen egin bear al da

                asteko andana?

 

Eguerdi.

Siku eztarria.

Ardao napar

au dan lodia.

An erostean

lotan al ziñan

edo moskor ibil

tabernari?

 

Latz,

dana garratz,

ogerleko zuria

ez ete da baltz?

 

                Oi astelen,

                egunik illen,

                igande moskorraren

                biaramon astelen!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.