L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Otsoak

 

Aita Anasagasti

 

Otsoak ikusi ditut

gure kaleetan.

 

Bi begietan gorroto,

burdiñazko agiñak,

zemaitzalleko oiuak,

zaintsu gorputz dana,

edur gogorrez jantzirik

biotz sukaldea.

 

Otsoak alde guztitan:

ez bildots billaka,

ez edurretik igeska,

ez goseak iztutuak.

 

Begieten gorrotoa,

bekokin inpernu,

maitasun barne-illobian

euskera ezpanetan,

metralleta eskuan.

 

Odol-egarri gorrian

gizon-otso doa,

anai-odolkupiturik

pizti basokoa.

 

Metralleten sua eskuan,

ezin-ikus berrenean,

gibelmin animan.

 

Anaiak ziren Jainkoan,

anaiak lanean.

Utzi dute maitasun,

artu metralleten tun-tun.

 

Otsoak ikusi ditut

gure kaleetan:

begietan gorrotoa,

anai-odolez egarri,

gizontasuna illobian.

 

Eskuetan metralletak,

biotz-gabeko piztiak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.