L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Irukoitz olerkitsua
euzko nekazaria

 

Uxola

 

I

Euzko nekazaria

 

Illezkor makurtzen nekez betean

lurrari itsatsita lan dagizu,

oian abestiaz darabilkizu

lai onuragarri lur gogorrean.

 

Eguzki bizigarriz gal-garrean

arro diranean gari oritsuk

edo ta edurrez mendi arritsuk

egunsentiak ar zaitu lanean.

 

Bidertz batek urtegiro berriaz

lore apain ta usai goxoduna

maxkal ta illotzik aldamenean

 

lurreratzen ikusi ba'du, nolaz

ikusi dezu ainbat gizaldian

ernetzen sendo gizon euskalduna?

 

 

II

Euzko itxastarra

 

Itxaso apaltzalle aitza bestez

sendo-indartsu zeran itxastarra,

eguzkiaren lenengo abarrak

goizero antzo muiñ egin dizute.

 

Eguzki printza orik jo zaituzte

sare-jaurtitzalle berri zerala,

amaitzeke dituzula indarrak

zuen arpegi alaiak diote.

 

Jaiki! Sar zaitez euzko itxasoan!

Oro bare da, bai giro ederra!

Askatasun-eguzki leiñeroak

 

jabe dira arin itxas basterraz

ta bere bikaintasun gar beroaz

indartu nai ditu euzko bularrak.

 

 

III

Langille euzkotarra

 

Langille euzkotarrak lan dagi,

iñoiz ez da izan nekearen beldur,

urrezko izardiaz, matrail-ezur

estaliak zimur zaizka pozgarri.

 

Ba-daki erasoten ekaitzari

aldiz-aldiz izardia txukatuz;

bere sendi izateko eredu

pakean aita da, gudan gudari.

 

Abenda zar-zar onen edergallu

ekin gogor asitako lanari,

txautu etsaia sendi garbi malluz.

 

Sutegia jarria dago gori,

lagun ditualarik ke ta lañu

Askatasun maitea lantzen dagi.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.