L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Nere azterren

 

Korkostegi'tar Xanti

 

«Ara nun diran, mendi maiteak»

Iparragirre'ren doiñuakaz.

 

Emen nun nagon,

Euskal-errian Bere gañean oin-utsik,

Negarr-aseta, begi beterik,

Biotza lurperaturik.

        Jatorriz seme ain euskalduna,

Erri-arnasa naiz jaiki;

Asma-eziñik, nundik nora,

Datordan nere etorki.

 

        Ume ba'naiz ni, loratu bako,

Nerea da udaberri,

Ait-aitonaen bide olakok,

Benetan naiko ditut neurri.

        Utzi nai nuke lurr mait'onetan

Nire bizia betiko;

Zugaitz zarraren, suster bereak,

Mun egiñik esnatzeko.

 

        Urrundik dator nere erria,

Ondar galdua zar berez,

Illunak bai du geroz argia,

Azkarri dana bai nere.

        Nabait-eziñik ni egotean,

Izkuntza arrasto det alde;

Maitale-iturri gogoratuaz,

Zazpi anaiak oin bat beren.

 

        Geldi ez egon, gaurko gazteak,

Orr ugari zeregiñak,

Joka zazute indar guziaz,

Ondorenari al egiñaz.

        Itzarri zaite, Euskotarra,

Barru-miñez sendaturik;

Illun-illun dago gure aberria,

Zauriz baterik, bakandurik.

 

        Ama bularra, opa zaidazu,

Aurtxok besoari ikara,

Eske, eske nai, gosea barrun,

Ordaindu-guraz eskerrak.

        Nere bizia zugandik dator,

Aurtxo txikia negarrez;

Emen naukazu, zure kutuntxo,

Seaskatik jagi-eziñez.

 

        Ona, nereko Euskal-erria,

Mendiz, baserriz betia,

Basoz orlegi, larre-zelaiak,

Kide gabeko jantziak.

        Zure itsas-ertz zoragarria,

Goitik errekak iturri;

Ara oin-lurra, nere neria,

Betiro ikusmin ni emen zuri.

 

        Lengo ba-naiz ni, ille zuria,

Iñola ere sentzungabe,

Benetan nago oñazetua,

Gogoroz zain gaztean bide.

        Oartzen ba'dira gure semeak,

Eren izkuntz garbi gorde;

Ziñez dariot, ur bizia bezela,

Eren goldatz zainduik dute.

 

        Agur oraindik, nere gizadi,

Ba-noa ni lur ontatik.

Jaio-arnasa, bular-esnea,

Emen bertoon utzirik.

        Nere indarrak, baita gogoak,

Agorturik dira gerta;

Baña biotza, nere dan-dana,

Zuretzat ziran egiñak.

 

        Azken-olerki jartzera noa,

Menperaturik ni egonik,

Nunbait bukatu-bearra daukat,

        Bego, ez ote gaurko lain?

Lortuko ote Eusko-lurrari,

Goi-jaunaren argia? ire semeak,

nere billobak, Jaregingo al, erria!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.