Agurra
Ibai-ertz
Gipuzkoatik Bizkai aldera
nator bertsoetan kantuz
ortxe dauzkatan anai jatorrak
pozarekin besarkatuz.
Alkarren berri ez dakigu ta
irixten naiz au galdetuz:
Anai arrebok aspaldi ontan
osasunakin zer moduz?
Osasun ona daukazutela
diozute bat batean,
eta biotza pozez jarri zait
zueri au entzutean.
Gu ere ondo bizi gerade
Gipuzkoako partean,
ia orrela izaten geran
beste berrogei urtean!
Larrea ontan maite dezute
barne muñetan euskera
eta gogotik sala zaitezte
berari sendo eustera.
Gure izkuntza erortzen ba da
goiko gallurretik bera,
euzko semeak or jungo gera
bein betirako lurpera!
Eska dezute olerki-bertsok
arreta biziz jartzeko,
eta prest gaude lantegi ori
gogoarekin artzeko.
Gure abesti eta bertsoak
ez gaude gu ukatzeko,
era orretan gure izkuntza
euskal etxetan sartzeko.
Zuen gogoa da euskerari
gaur em atea arnasa,
artu dezuten asmo orixe
bai ez degula jolasa.
Nik nerekiko pentsatutzen det
gauzari emanaz traza,
praile-etxetan etzaudetela
jan, lo ta denbora pasa!
|