Miguel Soroa'ri
Ibai-ertz
(Tolosa'ko Beotibarren omenaldia
egin zitzaion egunerako jarriak)
Miguel Soroa bertsotan nator
gaur zure aldamenera,
pelotari bat goratutzeko
noiz nai ez degu aukera.
Zere merituz igo ziñan zu
Txapeldunen gallurrera,
orregatikan, dudarik gabe,
guztiz txalogarri zera!
Ezker bikain bat izandu dezu
gure Jainkoak emana,
eta berakin zenbat pelota
dezun bizkor eramana.
Berari esker iaso dituzu
onra, dirua ta dana,
ontzako urrez ezta pagatzen
orrek egin dizun lana!
Gipuzko dana zurekin dezu
batez ere une ontan,
batzuk eupaka, bestek txaloka
zu eskertzeko asmotan.
Zu ikusita egoten naiz ni
au pentsatuaz askotan:
Oraindik ere zu bezelakok
gutxi daudela pelotan!
Jakin, Soroa, zure lanakin
danak pozetan gaudela
itz neurtuetan danen aurrean
danok pozetan gaudela,
nola aitortu bestela?
Bakarka ere, garai batean,
etziñan izan motela,
Riojatikan ekarri zendun
Euskalerrira Txapela!
Ondorengorik baldin ba dozu
semetxoren bat etxean,
pelotarako gogo bizia
sartu ari biotzean.
Aitak bezela joka dezala
bizkor aurre ta atzean,
ordeko on bat izan dezagun
Miguel Soroa zartzean!!
|