L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Agerre, nerre sortetxe

 

Untzillaitz-Agerre

 

Agerre, toki eder, alaitsu!

Aize biguen zartadak,

biotz lokarriz maitatzen ditu

etxadi luze apalak.

Apaiña dauko etxe gaillurra,

teillatu gorriz azalak,

atzez egoa, aurrez iparrak

dakarskuz giro epelak.

 

Lepotan oste atxak ditugu,

muna gaiñetan makatzak,

sarrera bidez sortalderantza

sagar, piku t'ereiñotzak.

Aurrekaldean sortetxe albo

loraz eskertsu ormatzak,

eskuin auzoko lurgaiñ mamorrak,

bidazpin barazkitzak.

 

Urriñagora begiratuta

mirariz arkaitz aldatzak,

Udala eta Anboto buruz

sei bat aitz itzal goradak.

Agirian an, emen geiago

igalidun, solo-landak,

berealaxe biztuten ditu

lorategi ta igali udak.

 

Eldu ataurre mirategira

gogoz zabalduz begiak,

belaun-egiñik emon agurra,

ona asaben zatiak.

Ganbara, gela eta jantoki

dagoz barruan tokiak,

leku alaia eskaratza da

sorgin-ipuiñez Íosiak.

 

Oro atsegin nago jarrita.

Zaindari lerden AGIÑA,

piku, okaran, intxaurrondo ta

ainitz loraren armiña.

Tontorrak ortzi txit zabalari

dagertse arnas ariña,

beetik gorantza datorrenantzat

Mendiola'ra, jakiña.

 

Agerre, etxalde alai-txukuna,

bizitokirik onena!

Millaka urtetan Artizar dirdir

dana sogille dabena.

Mendilerro tint eta nagusi

taldetan ager daukena,

lur-poto legez ortzruntz atxak

goraka garbi direna.

 

Ikus Intxorta, Memei, Betsaide,

Tellamendi, Golaz, Ernio,

Sagasta-garai, Ikazkieta,

Urko, Kalamu, Areitio,

Oiz, Bizkargi, Sollube, Jata,

Pagasarri ta oraindio

Amamotz eta Lemoaitz-gane,

Bernagoiti, Oromio.

 

Abadiño'k dauz, izor distirant,

gatzak zabaltzen aldetan...

Agerre lako ikuspegirik

iñun ez dogu benetan.

Mendi txukunak berton direnak

udan agorril gabetan,

emen zenbatu zeinkiezanak

baserri dontsu onetan.

 

Mendiak: Luke Done, Untzilla,

Guretze Done, Larringan,

Sagasta, Artizar ta Irazola,

Gozentziya, Gaztelugan...

Bideetan gora ba'zabiltzaze,

or Mendiola zeletan;

urrin begitu al dabenentzat

Urkiolamendi laiñotan.

 

Leendik aitatu dodazan legez,

gora, Aitzgorri arkaitzo!

Udala, Anboto, eta Larrano,

Aitz Txiki eta Allutza...

Eder UNTZILLAITZ eta Mugarra,

Urkulu, Eskubaratza.

Gitxi ete da? So Bilbo'raiño,

ikusten dozun Bizkaia.

 

Biotzez zori daukat asabak

zuok zenduen oiñarri;

eguzkiak goiz dautso irripar

aitz-azpiko Agerre'ri.

Alberta loba, jarraitu ortxe

areik eindako lanari:

zaindu, apaindu, ezkontzaz artu

AGERRE gure jatorri.

 

Goiz-izar dogu abizin jator,

jagola bikain Agiña,

ikusiz berton daukozuz goizez

lur eta zeru urdiña.

Igali maite zuk bizitza,

gaur ezkon barri ba'ziña:

Izaizu Jauna zuzendari ta

Karmel'go Ama bardiña.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.