L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Amari, bere egunean

 

Arteaga'tar Lon

 

        (Arteaga'tar Lon, Aita karmeldarra, oraintxe urte bete illa, txori egalaria izan jakun bere bizitzan; emen bere karmeldar ikasketak egin ondoren, India'ren jo eban, Nagusien aginduz; an 12 urte egin ebazan, 1936-1948. Gero Zornotza'n, Gazteiz'en, Altzo'n eta Larrea'n irakasle ta apaiz-lan eban zazpi urtez 1955'en Arequipa (Peru)'an daukagu, eta 1958'an Chocope'n, 1973'raiño; amazortzi urte Ameriketan egin ondoren, bere Euskalerria'n, Markiña'n, bizi izan zan Jaunak bere betiko atsedenera 1980'an eroan eban arte. Olerkari zan, olerkari gozo sentikorra, eta nun-nai aurkitu, Ori'ko txoriak Ori'ra lez, aren gogoak be Euskalerrira egaz egin oi eban, bere olerkietan erakusten dauskunez. Ez ditu asko, baiña ondu ebezanak —40 bat guztiz be— txukun, sakon eta egoki neurtuak daukaz. Ingles ederto ekian, eta ba-ditu itzulpen batzuk be, Thomas Hood'en The Death Bed, adibidez).

 

Irurogei ta amabi urte

zeruko Aitak emonak

gaur betetzen dauz ainbat landaren

gure amatxo za:r onak:

lau aingeru ta zazpi nagusi,

lurrean gagozanonak.

Guztion partez biotz-biotzez

aru garanon ZORIONAK.

 

Irurogei ta amabi urte,

erdiz Dima'n te Mañari'n...

Irurogei te amabi urte

lanari ekin ta ekin.

Zeinbat lan eta zeinbat errezu

Jaun onak bakarrik jakin.

Eurek goietan izan bekizuz

zure lan-neke atsegin.

 

Irurogei te amabi urte,

mundu an luze eritxirik...

Irurogei ta amabi urte

zeru goitik ikusirik

zer ete dira, gabeko ames

labur bat baiño besterik?

Ames orren truk —au bai pozgarri!

zoriona azken gaberik.

 

Jaunak nai dauan arte, aurrera!

egin lan eta erreeta.

Gero Aita on orrek deitzean,

itxirik gure Baseta...

Sinistu: Berak emongo dautsu

bere kolkuan txaleta.

antxe izango da zure biotza

Jaungoikoagaz beteta.

 

Gaur zezeillaren amabostean

goizeko Meza Deunean

Jaunari auxe dautsot eskatu:

«Zaindu Zeuk, Jauna, Lurrean

luzaro gure ama gurekin;

gero aingeru artean,

Zure kolkuan ikusi beigu

betiko danon erdian

zeruko Euskal-Errian».

 

Altzo,1952

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.