58-ko kinto lagunei eskeñiak
Usarraga-zar
Gordean ezin eduki leike
jaunak ainbat anaitasun,
itxaro nuen egun eder hau,
noizbait iritxi bear zun.
Azkoitiarrak zuen deiari
kantuz nai diot erantzun,
O! nere itzak bijoaz egan,
munduak ditzala entzun,
nere barrengo sentimentu t
a poz-irri denen erantzun.
Gure talde hau bazirudien
zegola lotsaz gordeta,
batasunaren aizerik gabe
bakardadean golpeka.
Iñori ezin errurik eman
nik-e badet orren kulpa,
ardien gisa bildu gera gaur
norbaitek jo du turuta,
hau egin dunak ondo merezi
luke urrezko tronpeta.
Gure gertuan jaitakuak
batzuk badirade illak,
gu bezelaxe Aberri onek
maite zituen mutillak.
Zoritxarrean zuentzat garaiz
abestu zuten ezkillak,
artu gaur gure biotz barrengo
agur da otoi ixillak
pake gozotan gorde zaitzaten
atsedenezko oialak.
Ildakoeri atsedena ta,
bizi geranoi pakea,
guztion «Aita», ain zail altzaizu
gizonari ematea?
Erri bat gera, erri bezela
nai genduke irautea,
bada zer egin, eta luzatu,
Euskaldun bizitz epea,
etsaiengandik askatu arte
gure Aberri maltea.
Gure urteak badijoazte
asko dira igaroak,
atzo gazteak, gaur aitak gera
eta biar aitonduak
Guk egiñaren on edo txarra,
jaso bear du geroak,
mintza Euskera, maite erria,
gorde oitura lengoak,
oiñarri hauek utzi ditzagun
geroz da sendoagoak.
Agur anaiak amaitutzeko
auxe nai dizuet esan,
daraman baino poz geiagorik
ezin dezaket eraman.
Gizatasunez egin daigun lan
ordeka edo aldapan,
zuen emazte, seme-alabei
nere gorantziak eman,
ea datorren urtean ere
olaxe elkartzen geran.
|