On Alberto Onaindia'ri, maitasarre
Korkostegi'tar Xanti
Agur!... nere agur barrengo,
Nire aita Alberto,
Jaiotzez zeran Markiña'ko,
Igeis larrei bizitako.
Ainbat entzuna zera,
Asez gu zanon egarri,
Esker aide irratiri,
Jauntzar erratsu urteetan.
Eliz irakaskuntza
Aidez guri bialduz,
Jabetasuna dozu,
Alakoren bikain abotsaz.
Mingain garbia beti
Eta jakituria sakonduz,
Entzuleen biotza jasorik
Egi bizia aztertuz.
Milla esker iri,
Gona-beltz iaun onorri,
Egi zabaltzaile orri,
Zugaitz sendoren izerdi.
Bada ire itz erdik
Berak ipar aldeti bialdurik,
Gure erri gogoa dek eragi
Garain auspezka egonik.
Nolako seaska, zapi-zurin,
Garatua ote augu !i!...
Nungo gurasogandik,
Olako bozkario aaztu ezineko ori?
Ta gero, andikan geroago...
Mutil eta agiriko gizon,
Euskaldun osoro jator,
Ezagun dik edan duan bular on!
Ainbat egi zabalduak dituk,
Biotz apalak loratuz,
Itsas-olatuk ikaratuz
Goitiko asea gureganduz.
Gure larri aldin,
Inguru dana dek bizkortu,
Arantz zorrotzak amostuz,
Danoi osasun ekarriz.
Ire lanak orain agerketaz,
Ni ezin egon ixillik,
Mingaña det guztiro eldurik,
Bada ase da nere mingaña.
Poz aundi bat det barnen,
Izandako itzala naiko det,
Ilintxa dago su-ta-ke,
Zugaz izatez zorionak nau bete.
|