L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Agur, Karmengo Amari

 

Bernaola

 

(Igaz, azillaren 23'an, 1980, Olerti Egunez,

meza aurretik Larra'ko elizan gure

Gerardo bertolariak abestutako aapaldiak).

 

Olerti Eguna da-ta,

gaur emen gara alkartu,

ondo zaiteze emen batuak

jai au gurarik ospatu.

 

Karmel'go Ama maitea,

entzuizu diñotzudana:

barriro bere ementxe gatoz

pozez gaiñezka Zugana.

 

Ezer baiño leen artuizu

gura agur txit kutunax,

gure biotzen barru-barrutik

guk eskintzen dautzuguna.

 

Emen gagozan guztiok

ba-daukagu zer eskatu;

gure otoitzak, Ama maitea,

mesedez, gogoan artu.

 

Gure lagun PEÑA'gaitik

gaur otoizka gagoz gu;

aintza betea emon daiola

Jaunari eska eiozu.

 

Artu Zuk, Ama maitea,

guk danok egin otoitza.

Naigabez gagoz, begiak malkoz;

poztu Zuk gure biotza.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.