Euzkeraren negarra
Goiria
Udabarriko goizalde gozo ta diztikorra,
alai ta garbi Gorbea:
bere gallurran nago bakarrik beruntz begira
amets gozotan barnea.
Dana da bertan alaitasuna, zorun-eztia,
gentza, soiñua, bizia;
guztia dager apain-apaiñez, pitxi ederrez,
orlegiz lantzi-iantzia.
Txoritxo polit, bizkor-alaiak, txioka dabiltz
Kanta gozoak abesten;
beko muñoan artzai jatorrak oiu-txistuka
artaldetxoak zainduten.
An be aldean baserritarrak baratz-soloan
gentz ederrean lanean;
eta arditxoak bedarra janez euren izkeran
«be-beka» pozik iarrean.
Zenbat ederkun eta aunditasun ikusten dodan
neure begien aurrean;
Zenbat oroipen alai pozgarri pistutzen diran
ene biotz barrenean.
Ta nor ete da basorik baso negar ta negar
erritik mendi burura
beko bidetik itun ta goibel antxe datorran
atsotxu zimel zar ura?
Neketsu dator alargun bai-litz baltzez jantzita
makillatxo bat eskuan;
musu-azala zimela dauko, bere begiak
beruntz begira malkuan.
EUZKERA AMA da: bere semeak euzkalerritik
jaurti bai dabe gaxoa;
t'eurei igeska erria itxirik negar ta negar
mendi-goietara doa
Zer jazo iatzu Euzkera maite? galdetu dautsat
Zergaitik zaude ain itun?
Izadi dana pitxi ederrez pozarren dago...
zure gogoa ain illun?
Ez dakusu ba izadi dana irri-barreka
udabarrian alairik?
Zergaitik ba zu garai onetan negua bai-litz
itun-samiñez josirik?
Oartu dozu gau argietan oztin ta garbi
lilluragarri ortzia?
Eta mendia iore ederrez, zitori zuriz,
apaiñez dana josirik?
Oartu dozu euzkia zelan agertu oi dan
mendi-ostean goizean?
Zelan diztira ederrak galduz estaldu oi dan
geldi-geldiro gabean?
Oartu dozu illargi eder gau-erregiña,
izar diztikor-artian?
eta bere izpi distiratsuak an-or zabalduz
argi egiten ludian?
Ikusi dozu zelan baso ta zelai-muñoak
agertzen diran apainki?
Zelan zugatzak apurka-apurka osto orlegiz
jantzita dauden poliki?
Oartu dozu zugatz gaiñean txorro txioka
alai abesten txoria?
t'ega-egaka lorerik-lore janari billa
mitxelatatxu alaia?
Aditu dozu artzai jatorra adarra joaz
santzo-txistuka mendian?
t'ardi apalak zelan dabiltzen alai «be-beka»
bedarra iaten iarrean?
Ikusi dozuz neska-mutillak jai-egunetan
erri-zelaian jolasten?
Ume-taldeak gentz ederrean alai ta pozik
kanta gozoak abesten?
Ikusi dozuz andre-gizonak bake aundian
arto ereitan soloan?
Atzo-agurek etxe-aurrean nasai jarrita
pozarren karta jokoan?
Oartu dozu amona zarra etxe-aurrean
abots biguñez abesten?
Eta ondoan bere illobatxu txiki-polita
seaskatxoan lo eiten?
Nabaitu dozu zelan dagoan oge goxoan
irriparra españetan?
ta bere ointxo txiki-zurizkak gora-goraka
zoriontsu jolasetan?
Bazter guztiak agiri dira udabarrian
alai-zorunez beterik;
zeu... zeu bakarrik zakust EUZKERA itun ta goibel
neke-samiñez josirik.
|