Erio-dantzea
Aurre-Apraiz
Iratxoen gau-ondarrean,
arima larrituen larria labanean,
sorgin, iratxo, lamiña ta gizatxar
lorriñen lorriñean lorrinduta,
odol eta izerdizko
aro lorriñean diardue,
dantzarik baldrasenean naasirik,
iskillazkarren eresi ankerren igieran.
Goibel dago
Euskalerriaren osertz odoldua
itxaropen apurtuaren kolore illunetan.
Zidor ezkutuetako oiartzunak
beredin itaun eguratsean;
minbera dira biotzak,
geroari adi,
atsekabezko illun nabarmenean.
Txillioka doaz, zaldizkoetan,
naibagetuen didar urratuak,
eta etorkizunari adi ikusmena,
konkor dagoz zaarren entzumenak.
Ixillik dagoz inguruak
musika ankerraren aro naasian,
gogoak ilten dituan
iskillu erailleen eresi zantarrari adi,
Euskalerria samintzen diarduan
iltzailleen dantza baidrasari.
Baiña,
odol eta izerdiz margoztutako
larrin labanean
erriaren kemenak berein uste ditu.
Sorgin, iratxo, lamiña,
zapaltzaille ta iskillu-artean,
suzko esietan kateatuta,
itxaropen apurtuak dardara dagi,
maitasunaren ego urdiñetan.
Eta egunsenti naibagetuan
urduri dagoz arima larrituak
odol eta izerdiz ezkotutako
larrin goibelduetan, zutik,
asaben askatasun-oiartzunak entzumenetan,
iratxo, lamiña, sorgin eta gizatxar
argiaren bildurrez ezkutau diranean.
Iskillazkarren eresi ankerra ixildu danean:
Erio-dantza baldrasa eten danean.
Guztia dago ixillik
gogo-taupadetan,
illotzeri adi,
askatasuna ames,
enriaren etorkizunean ustea dabela,
soin eta gogo, indar guztiakaz,
zalantzazko geroari begira,
aberriaren neke odolduan.
|