Mari - Panpox
Ugarte'tar Martin
Nundik zatozkigu irriparrez,
eta nora, albistari txiki;
zazpi soiñekoz panpox jantzia,
ta zazpiek bitxi-bitxi?
Txuri-beitx, orixka ta pinttarre,
zenbat puxketan nork daki...
Leena kentzeke ez ote gero
gaindik pollitena jantzi...
Ta, zertara egarazko xotil,
gizaki lotion betartera,
negu-zorrotik iges datorren
oskarbiaren arabera?
Jira-biraka, keiñu ta axanpa,
lau egotxoak batera;
argi-leenan ezkil ttankara
baiziñakean antzera...?
Egazka artxo jostalaria,
mireskatuaz lur-mamia;
zuk aurrez dakarkiguzu
alda-giroan berria...
Kozka-moxka bakoitzen
tarte neurtuan kiribilka,
lore-niniei belar izpiei,
aldian birritan mun emanka;
uin txaldanak arrotzen daron
lurrin ezkoan ega-txaplaka.
Une-uneka jetxi ta altxa,
iolas leloan belar-loretan;
anka-maxkarrez izpi-mizpika
ariltzen gisa abian bertan.
Loreek diran ainbatsu begi,
ego bakoitzak auts-axal ortan...
Arrotz baiñan maitagarri,
aldioroko neskame.
Ez egazti,
ez narrastari...
Ez diguzu esan nai,
zer zeranik ere?
Ezkongai muxu-berri,
egungo ikustale;
nora-ezean,
alderantzean...
Iñoiz utzi ote zaitugu
eskertu gabe...?
Billuztasun antzuaren baitan,
odol otzeko artxo bat baizik.
Ameraunki egats txepelez
ez lumerik,
ez illerik;
milla margoen naaskera arturik,
bi azkaxal-bete auts-lika ezkoa.
Auxen zaitugu bakar-bakarrik!
Alda-giro neurtuaren zilla,
bizi-lege mugarria;
ta zuri ere, moteltzen doakizu
egarazka biurria...
Nora ezkutatzen zera erio-beldur,
mitxeleta jostaria?
Auts-gizi ortandik sortuko ote
gero-oiñaren bizia...?
Baietz diozu...?
... ez oin, da ez ego,
artxo iguinkor nagia;
baiñan geroak ba'deza,
nik darodan
eder-lillura guzia...
|