Gizona
A. Anasagasti
Eskeko bat ikusi det
zikintasunez beterik.
Pentsatu nuen:
gizona al da,
ez abereki?
Ez zuen jantzirik narruan,
zaborreriak bakarrik.
Gorputza ageri
trapu zarraren
eun ertzetatik.
Usteltasunaren atsaz
bete zun gorputz-ontzia.
Ardoak gorri
jantzi zizkion s
udur, matrallak.
Zutik zebillen. Ta loan
bere adimen zauritua.
Bi begietan
azaltzen zaion
zoro asikera.
Erreka garbiagoa.
Loreak usain obea.
Txoriak kantu.
Tximimua ere
argiagoa.
Baña narru barrenean
Jainkoaren antz, irudi.
Kristoren odol
bere zañetan
bizitz-iturri.
Kendu zikin, atsa, ustel.
Kendu mozkor, zoratasun.
Lokatz barrenan
diamante bikain
billatu dezu.
Itxi begi ain itsuak.
Iriki fedezko ateak:
ez da munduan
ain edertasun
maiteagorik.
|