Iru ondasunak
A. Anasagasti
Bakarrik dakust pozgarritxo bat,
Euskaldun amen fedia;
Benturaz onek bigundu leike
Jaungoikozko asarria,
Eta zerutik jatsi barriro
Galdu zan libertadia.
(Felipe Arrese Beitia)
Ez ziñan, ama, filosofoa,
ez aunditasun laguna,
bazter galdutako loretxoa
Jainkoarentzat kutuna.
Senarrentzako zure gorputza,
senarrentzako biotza.
Eta gurentzat titia utsa
umeentzat ain gozotza.
Ollar batek, goizean goizik
bizitzari arpegia.
Gabean, barriz, ezin otoitzik barik,
itxi zuk begia.
Gu jolasean, ta zu lanean,
guri poza salduteko.
Guri atsegiña irabaztean
osasuna zuk galtzeko.
Apaizak baño beroagoak
zure labako tremesak.
Sua pizteko billatu ostroak:
Goiko Jaunaren promesak.
Olatu ugari etxe pobrean,
batzuetan esku utsa.
Iztutu ez, begitu aurrean:
Jesukristoren kurutza.
Bildurrik santuaena ikasi nun
zure magale goxoan.
Munduko olatu danen artean
beti izan dot ain gogoan.
Berak emon dost ordu illunetan
argitasuna lepoan,
ta bizitzako iztu aldietan
indarra gizon osoan.
Zabaldu zendun azi txikia
neure ume-baratzean.
Gari ederrak, uzta bizia
zureak dira, benetan.
II zaitez, ama, zeru-bakean.
Biotzean dot zure untza:
josi dostazuz tesoro onenak:
bizitza, Fede ta izkuntza.
|