|
Neurekerak
Muniategi'tar Sabin
Ontasunaz ederrera
mundu anaitsuago baten
lagun arte, gizartera.
Maitasunari eskerrak
ederrik loratzen dira
nire egunen iberrak.
Maitasunik ez banuke
goibeldurazko munduan
otzakilduko nintzake.
Soil-soilik ametsa naiz
udeberritar lurriña
itxaropenezko emaiz.
Egun ona zait atsegin
ekaitz gaiztoak ordea
biotzean ematen dit min.
Arako gau sakonetan
so dagit so goietara
izar argi billaketan
Nik ez dut ez izpiderik
nire oldozkunentzako
oldozkuna naizelarik.
Danik gogorrenik ere
eusten diot biziari
ibiliarren noragabe.
Gari-buru argidoiek
dizditzen dituzte bai
nire gogozko zelaiek.
Bizitzazko neke-pozez
gizabidez, bidebera
darrait egia zer otez.
|
|