Umezaroko
Muniategi'tar Sabin
Umezaroko urte goikarietan,
berein nimiñokeri, ezer gitxiz,
poztutzen ziran bai, gure egunak,
baserrietako atari, landetan,
gazi-gezazko amaika istoriz...
(txori txanoz, pelotaz... ),
begietan kilikili egiten euskuenak,
izadiko artu-emon barrutiz
geuretutako uskeri kutunak.
Siniskeri edota, sorginkeri,
tentelkeri utsak baziran bere
poz-pozik egoten giñan ta, adi,
neguko arratsetan, sutondoan,
epel-epelik, beti ipuin eske,
kukulumutxu amaren alboan
entzunguraz, arrenka ta, zer barri
ipuiñakaz iñolaz ezin ase!
Zenbat esakun eder, bitxikeri
entzunak gara alako gauetan
sorgin egada ta, Peru-Marizko
ipuin-aldi gozo, barregarrietan;
zenbat arrats luze moztutzen ziran
egoak emonik irudimenari,
bai eguzkipeko ta gau-zorizko
izakien ibilte t'egiteetan!
Izadiz bizitzen ikas gendun
negar ta barrez, uda ta neguan,
otz ta barrez, Urtarril ta Abenduan;
ibarretan ta, basoaren onduan,
azkatasunezko eragin-otsez
barrendu giñan, alairik ta nekez,
benetako bizitzaren kantuan
iatorrizko argitasun ta, senez.
|