Itauna
A. Zubikarai
Bein galde neutsan aitari
zer izan bear neban bizitzan;
beiratu eutsan amari,
biak erantzun kezka larrian;
jantziak soiñean dozuz,
gañerakoa itxas ontzian.
Ta etxetik urten nitzan
bizarrak urten baiño len,
maitatzen ez nekiala
negar egiten ikasten.
Itxasoari esan neutsan
zer izan bear neban bizitzan;
orru andi egin eban,
asarre sortuz olatu gisan;
beste barik ikas neban
zer nitzakean bizi guztian.
Ta negarrak kentzen dodaz
karel gaiñean kantari;
gizon zarean edo ez
itandu itsasoari.
|