Seaska
Juana de Ibarbourou
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Nik ba'neki nungo oianetik etorri zan
nire semearen seaska au borobiltzeko
zura eman zuan izai, zugaitz sendoa...
Bedeinkatu nai nuke bere izan bakuna.
Igarri nai nuke bai nungo zerupe argi,
Nungo aizepetan ain lerdenkiro azi zan
Oe txiki ta txukuna izateko elburuz
Izentatua zegon zugaitz sendo ederra.
Nik autatu izan nuen bai seaskatxo au
Urtarrillako goiz argitsu bero batean.
Nire lagunak ordea zumezkoa nai zuan,
Txuria ta polita otartxo bat bezela.
Baña ba'zan izai bat antziñatan iaioa
Nire semearentzat izateko aukeratua
Ta nik naiago izan nuen bere ol zindoa
Tupikiz apaindua! O, bai, idatzirik zegon!
Batzuetan gure aurtxoa lo dagon artean,
Nik gertakizun atsegiñak asmatzen ditut:
Bearbada bere adaburu azpian, ama,
Beltzeran baten-bat bere semeari bularra
Ematera aurkeztuko zan arratsaldetxoetan
Kabi-babesle dan izai, zugaitz itzaltsua,
Txori-loalez, txintada-eresiz, ta, urrumaz
Betetzen zan garai pozgarrizko une berean.
Tentea ta luzea izango zan bai benetan
Ba, iñoiz etzuan zurrunbilloak makur-azi,
Ez kaskabarrak koska, akats aundirik egin,
Aizeak etzun bere adarrik lauskitu izan!
Bera, besteak baño lenago Udaberrietan
Berritu, orritzen zan, bai! Ain osasuntsua zan!
Gizaundi on, biozgarri, eder bat zirudin,
Bere gerri lodi, bere adar zabalakin.
Aurtxo bat seaskatzeko zeure adar artean
Guztiz apalberatu ziñan zugaitz aundia:
!Nire semeen semeak seaska bear dituzu!
!Nire enda osoa zure beso, babespean!
|