L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Naikunde

 

Juana de Ibarbourou

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

Lautadatako alaba naiz. Iñoiz ez det ikus mendirik.

Orain urte gutxi dirala ezagutu nuen itxasoa

Ta, lurralde eder, bakanakin ari naiz bai amesetan,

Ta ibiltzeko gogoz kiskeltzen nago egarriz betea.

 

!Gero ainbeste ta ainbeste geldi egote egin bear

Ainbeste, geroago, betiko atsedenera irizteko!

!Zenbatzu egun eder bizigarri galtzen ari geran

Amets-lillura utsez poztutzen gerala gure bizian!

 

!Ai bide-txigor eder aldapa latzetako bidexka argi,

mendi bizkar, gañetako sugepaper alai ikusgarriak!

Bein ere ez ote dute zapalduko ene oin ibiltariok?

Bein ere ez ote naiz ioango lurralde bakan oietatik?

 

Lautadakin ok egiñak, oso aspertuak dauden begiok

Ez al dute mendiak urbil ikusteko aukera izango?

Zer da estaltzen didatena lainko txiki ta ezkutuok?

Zer iarri zuten seaskan nire alabear maitagarriak?

 

Ai, lorik-eziñezko gau garratz, negargarri samiña,

Ainbeste alperriko urduritasun galdera iturri!

Batzutan kanpaiak illetaz ari dirala dirudite

Ta beste batzuetan sugeak txistuka zorrotz ta gaiztoki!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.