L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Zuen umeak ez dira zuen ume

 

KhaIil Gibran

euskaratzailea: Berakoetxea'tar Inazio'k

(prantzesetik euskeratua )

 

Ta umea besoetan zeraman andre batek esan zuen: «Umeetaz itz egiguzu». Eta berak:

        Zuen umeak ez dira zuen ume.

        Bizitzaren beraren dei-seme alabak dira.

        Zuen bidez datozte, baiñan ez zuengandik.

        Eta zuekin egonik ere, ez dira zuenak.

        Zuen maitasuna eman dezaiekezute, baiñan ez zuen gogoetak. Gogoetak berenak bait dituzte.

        Zuenganatu ditzakezue beren gorputzak, baiñan ez beren animak.

        Aien animak biarko etxean bizi dira-ta; amesetan ere ez daukazute etxe ortan sartzerik.

        Aalegindu zindezkete aiek bezela izaten; ez zaitezela saia, ordea, aiek zuen antzeko egiten.

        Bizitza ez bait dijoa atzeraka eta ez da berandutzen atzoko egunaz.

        Zuek uztaiak zeratu; zuen semeak uztaiak botatako gezi biziak bezela.

        UZTAILARIAK ikusten du muga azkengabearen bidean, ta Bere aalez tenkatzen zaituzte, Bere geziak urruti ta azkar ega ditezen.

        UZTAILARIAREN esku-tenka pozerako bedi: Egan dijoan gezia aiña maite bait du Berak geldi ta sendo dagoen uztaia.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.