L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Esopo'ren ipuiñak

 

Esopo

euskaratzailea: Igotz

 

121. Zeus eta sugea

 

Zeus'en ezteguak iragarri zirala, abere ta pizti guztiak bera omendu nairik doai ta eskupekoakaz joan yakozan, bakotxak al ebana eroanaz. Sugea, narraz, Zeus'eganaiño igon zan, larrosa bat aoan ebalarik. Berau ikusiz Zeus'ek bota eutson:

        — Guztien doaiak artzen ditut, baiña zure aotik ez dot ezer pai.

        Ipuin onek darakusku bildurgarri izan bear yakula gaiztoen irribarrea.

 

 

122. Zeus eta ondasunen upela

 

Upel baten sartu zituan Zeus'ek ondasunak oro, gizaseme baten eskuetan bera itxirik. Gizon onek, sudur-luze zan-eta, upelaren estalkia iaso eban, barruan zer eukon jakin nai ebalako; eta ondasun guztiak jainkoengana egaz egin eben.

        Alegi onek adierazten dauskunez, Itxaropena bakarrik gelditu zan gizasemeen artean, alditutako ondasunak agintzen eutsezala.

 

 

123. Zeus, Prometeu, Atene ta Momo

 

Zezen bat egin eban Zeus'ek, gizakume bat Prometeu'k, Atene'k etxe bat, eta epaille fez Momo'ri dei egin eutsoen. Susmabera ta bekaizkor bere lanakaz, Zeus'ek oker bat egin ebala asi zan esaten, zuzenaren begiak adarretan ipiñi ez ebazalako, nun zauritzen eban ikusi egian, eta Prometeu'k beste bat gizonari biotza bere bularretik kanpo jarri ez eutsolako, gaiztakeria gordeta egon ez eiten eta ezpirituan dagoana danak ikusi egikeen. Atené ri buruz, txirringa gaiñean ipiñi bear ebala bere etxea, gaizkiñeren bat auzoan sartzen baldin ba-zan, bertako biztanfeak andik errez alde egiteko gai izan eitezan. Zeus' ek, onen bekaizkeria eroan ezinda, Olinpo'tik bota eban.

        Alegi onek erakusten dausku ez dagoela ezer be ain osorik, kritikaren galbaetik iges egingo dauanik.

 

 

124. Zeus eta turtua

 

Bere ezteguak ospatzeko, abere guztiai dei egin eutsen. Turtuak bakarrik uts-egin eban. Zergaitik etzan etorri jakin nairik, urrengo egunean itandu eutson:

        — Zergaitik abereen artean zu bakarra etziñan atzo nire ezteguetara etorri?

        — Sendi sukalde, sukalde eredu! —erantzun eban turtuak.

        Zeus'ek, asarre, bere etxea aldean eroatera zigor-azo eban beti betiko.

        Askok naiago dabe euren etxean lau-lau bizi, iñoren etxean oparotsu jan baiño.

 

 

125. Zeus epaille

 

Zeus'ek erabagi eban antxiñako aldietan Hermes'ek maskorreten zizelatu eizala gizasemeen uts-egiteak, maskor oneik bere alboan kutxatil baten jarriaz, berak bakotxari zuzena zana emon egion. Baiña maskorrak nastu egiten, eta batzuk beste batzuk baiño len igaroten Zeus'en eskuetatik, bakotxak bere epai zuzenak eroateko.

        Onek erakusten dauskunez, ez gara arritu bear gaiztoak eta gaizkiñak ariñago artzen ez ba'dabe euren gaiztakerien zigorra.

 

 

126. Eguzkia eta ugarazioak

 

Eldu zan uda, ta Eguzkiaren ezteguak ospatzen ziran. Jazoera au zala-ta, abereak oro pozaren pozez lertu-bearrean ebiltzan; ugarazioak eurak ozt-oztan jaira joatekotan egozan; baiña euretatik batek ots-egin eban:

        — Zentzun bakoak! Zek poztuazoten zaitue? Orain bera bakarrik dala, zingira guztiak legortu ba'dagiz, emaztekumea artu ta bere antzeko seme bat ba'dauka, zer geratzen ete yaku azkenak eragiteko?

        Gizaseme buru-arin asko txantxetakoak ez diran gauzaz poztu oi dira.

 

 

127. Mandemea

 

Mandeme bat, garagarrez asea, jauzika asi zan, bere kolkorako esanik:

        — Zaldi azkar bat da nire aita ibilten, eta ni aren arikoa naz oso.

        Eldu yakon, ba, mandemeari eretia arin ibilteko; lasterketa amaitutakoan, guztiz txordo ta mustur-baltz, bere aita astoaz gogoratu zan bertatik.

        Alegi onek auxe darakusku: gizonak, zori naiz zertzelada batek nabarmendua izanik be, ez dauala aiztu bear bere jatorria, gure bizia ba kezka ta aiko-maikoa besterik ez dogu.

 

 

128. Erkules eta Atene

 

Bide medar batean zear joian Erkules. Lurrean jausita ikusi eban sagar bat zirudian antzeko zerbait eta zapaldu nai izan eban bera. Gauza arek bitu egin eban bere lodiera ta erlantza. Au ikusiz, gogorrago zapaldu eban Erkules'ek, bere mailluaz jorik gaiñera. Gauzakia, baiña, gero ta aziago egiñaz joian, bidea oso-osorik izten eutsola. Giz-urenak orduan bere maiIlua bota eban eta tinko geratu zan bertan, jaurtzallea zur ta lur egoalarik.

        Onetan Atene agertu ta esan eutson:.

        — Entzuizu, neba: gauzaki au eztabaida ta asarrearen ezpiritua dozu: geldi izten ba'yako, asieran egoan lez irauten dautzu: baiña eraso ezkero, ikus zelan aunditzen dan!

        Ipuin onen mamiña: asarreak eta burrukak gaitz aundien sorburu dirala.

 

 

129. Erkules eta Pluton

 

Erkules jainkoen arteko egiñik eta Zeus'en maian artua izan zanean, oso adeitsu ta gizalegez agurtzen eban jainko bakotxa. Pluton etorri zan azken, eta Erkules, begiak beian, agandik urrindu zan.

        Zeus'ek, jokabide orrekin arritua, jainko guztiai maitakiro agur egin ondoren, zer dala-ta baztertzen zituan bere begiak Pluton-engandik, itandu eutson.

        — Ni gizasemeen artean aurkitzen nintzanetan —erantzun eutson Erkules'ek—, ia beti gizatxar eta birigarroen artean ikusi oi nebalako; orixegaitik aldentzen ditut begiak beragandik.

        Alegi au jaulki Ieike, zoriak aberastua bai, baifía izakera zitalekoa dan gizasemeagaitik.

 

 

130. Erdi-jainkoa

 

Gizon batek bein erdi-jainko bat eukan bere etxean, opari joriak eskintzen eutsozana. Opari oneitan diru-mordo aundiak eralgi oi ebazala-ta, gau baten erdi-jainkoa bera agertu yakon, esanaz:

        — Ene adiskide, naiko dozu onezkero zeure diru-altxorra ondatze ori, dana galtzen ba'dozu, ba, eta ezer barik ikusten ba'zara, neuri egotziko daustazu errua.

        Era barean, euren ergelkeriz zoritxarrean jausten diran askok be, jainkoai botaten dautse errua.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.