Euskal eta Europa'r olerki lirikua
gaztaroaren ondare
Julen Urkiza
euskaratzailea: J. Berakoetxea
Europa'ko elertiak, eta ain zuzen euskal-elertiak oargarri ta gogoan artzeko dan zerbait agirian jartzen digu: lirika, biotz o!erkia, batez ere lirikaren gallurra gazteen ondare dala; adieraz dezagun bidenabar, gaztedi au 40 urtetik beera dabillela, 21-35 urte tartean.
Leenik, errialde batzuei buruz egiztatuko degu au. Salbuespenak ba dirala, zer esanik ez, baiña geienetan «gazteak» onenak gertatzen dira edo liriku onenen artean daude errialde bakoitzean. Besteetan, zartzarora eldu izan diran izen aundiko lirikuak agiri dira; alabaiñan, oietan ere indar liriku biziena gaztarokoa da. Euskal eta doixtar elertiak ditut bereziki gogoan. Europa'ko elerti saioen ikuspegi ontatik sumatu aal izango degu agian, gazteen sortze-indarra nundik datorren.
Euskal elertiaren edestiak irakurtzean auxe nekusan zertxobait zurturik: olerkari liriku bikaiñenen artean batzuk gazteak zirata; arritu egiten nintzan biziro ajen nolakotasuna aztertuz, bai izkuntza aldetik bai ederrari buruz ta aiene bizitzatsa ta gain gaindiko guna. Au berau aurkitu nuen ingeles, gaztel, hungariar, errusiar eta doixtar etab. elertietan.
OLERKI LIRUKUA EUROPA'KO LURRALDE BATZUETAN
Ingeles lirikuaz asita John Donne (1573-1631) aitatuko det. Gazte denboran garai artako bere maitemiñak, batzutan arinki besteetan mistiku-kutsuaz aizatu ziluen; adiñekoa zala, lirika jainkotiarrari ekin zion. Willian Wordworth (1770-1850) ogetamar urte gabe, lan liriku goragarriak sortzen ditu, Ingalaterra'n erromant-erari asiera emanez. Nork ez ditu gogoan gazterik ildako iru olerkari erromant-liriku ingelesak: Shelley (1792-1822), Keats (1795-1821 ), Lord Byron (1788-1824)?
Gora aundiko erromant-lirikuak agiri dira zenbait lurraldetan, bizitz-eriotzari begira ta etsipenez «Welschmern» (ludimiña) abes.ten duten gazteak.
Hungariar izkuntzan au berau ikusiko degu bere leenengo ta egiazko lirikuan, Balint Balassa'n (1551-1591 ); itallar eragiñez, maitasuna ta gudari bizitza ditu kantagai. Hungariak liriku yaioak dauzka erromant-aroan; guztiak askatasunari buruz griña aundikoak: Károly Kisfalady (1788-1830), J. Katona (1791-1830), M. Vörösmarty (1800-1855), geienez gazte urteetan eman zituzten beren lirika-saioak. Sander Petófi gaztea (1823-1849), Hungaria'ko erromant-aroaren eredu gorengoena da. Iraultzan eskuartzen du eta 25 urteko iltzen da erasoaldi baten; 20-21 urtekin liriku indarrez eta bizipenaz jantzitako bertsoak ontzen ditu.
Arrigarria da aien gazterik bere erriko lirikuen goimaillan ikustea, János Arany'kin (1817-1882). Au luzaroago bizi izan zala ere, gazterik burutu zuen lan lirikua joan-etorri aundiko da.
Errusi'n ere gazte bat da lirikurik gallena, A. Puschkin (1799-1837), gazte bulartsua, atzerriratua dago; geroxeago, 31 urtegaz ezkontzen da, eta andrea dala-ta andik urte batzuetara burrukan bizia galtzen du. Europa'r eragiñari atxikiturik leendabizi, gero alde bat uzten du ta zeozer berri asmatzen du bere kabuz, 27-43 urte dituela.
Oni errusiar zenbait lirikuk darraikiote erromant-mistikunaturalista kutsu aundiagoz, batez ere A. Feth (1820-1892), bertso bikaiñak lortuaz, maite-lirika gaiñ-gaiñekoa, belarrien atsegin beteko diran bertsoetan; naiz ta adintsu il, bere lan geientsuenak gaztetan onduak ditu.
Ezagunagoa zaigu alderdi au gaztel-izkuntzan. Izen bi bakarrik aitatuko ditut adibidetzat: Gurutzeko Jon D. (1542-1591). Bere 35-36 urtetan «Cántico Espiritual» dalakoa ematen digu; ezalez eta muiñez lan onek gaztel eta europar-lirikan mugarri gertatzen da; ta gogoan ertzekoa da olerki au espetxe estu ta itogarrian jaioa dala.
Mende ontan lirikuen artean gain-gaiñekoa beste gazte bat degu: Federico García Lorca (1898-1936); bere 21-30 ta 34 urte tartean eman zituen liriku-lan xalo ta lilluragarriak. Francotarrak, beraiekin zeukan zorra garbitu ustez, bizia kendu zioten 37 urte ezituela.
Onelako adibideak, naiz eta batzutan ain adierazgarri ez izan, aurki ditzakegu Italia, Prantzia ta Suezia'ko liriku ospetsuen artean. Baiñan auzi au euskal-elertian aztertu aurretik, ikus dezagun geldiro lirikuen errialde aundian, doixtar elertian.
DOIXTAR LIRIKA
Edestiari ba gaude, doixtar izkuntza (Alemania, Austria, Suiza) lirikuen izkuntza da. Erruz idatzi dute eta zoragarriro. Baiñan emen ere lirikarik onena gazteen buru-biotzetan ote degu? Onenentxoen arteko 14 aukeratzen ba ditugu, emen ez degu aurkituko ungaroen, ingelesen eta euskaldunen artean bezela, gaztetan ildakorik, Novalis (1772-1801) idazle jatorra izan ezik; au 29 urtegaz il zan. Ta auetatik, izen aundiko lirikuak naiz ta urte geiago bizi ta zartzarora eldu, leen osan deguna egiztatzen digute: olerki lirikuaren erpiña gazteen ondare bezela jo ditekela geienetan.
Novalis'ek bi urtetan burutzen du bere lana. Erromant-eupada benetan jasotzen du ta alkar-bizia (simbiosis) bat sortu nai du bizitza ta olerkiaren artean, jakintza, filosofia ta erlijioaren artean. Mundua amets biurtzen da ta ametsa mundu. Mundu au Iau indarren mendean dago: izadia, gaua eta urbil degun datorren mundua, Kristo ta olerkia.
F.G. Klopstock (1724-1803) 24-28 urte ditula maitemintzen da, maiteari Fanny izena ezarriaz; maitasun betea, baiña zorigaitzak ziztatua. Orduan lirika berriaren sortzaille onek, maiteari opaldutako odarik ederrenetan ustutzen du bere barrena. Geroxeago izadia artzen du maitaletzat, bertan bera sorgortuaz; ta 27-40 urte tartean osatzen du bere lan aundia: MESIAS.
Heinrich Heine'k ere (1799-1856) ba ditu olerki lirikuak bizitz osoan zear, baiña gaztarakoak dira biribillenak eta ugarienak ere; 24-38 urtez egindakoak. Berdintsu esan diteke Nikolaus Lenau'etzaz, (1802-1850), liriku yaio ta gotilluna; bere samiña ta mundu osoarena jalkitzen du; ez da arritzekoa bere bizitzaren gorabeerak gogoan artzen ba ditugu; edo Eduard Mörike (1804-1875); 21 urtegaz olerkari bikaiña azaltzen da, ta 35 urtekoa dala egiña dauka geienik bere lirika-lan zoragarria. Bide beretik dijoaz Friedrich Hebel (1813-1863) eta Rainer Maria Rilke (1875-1926); onek bizitza osoa idazten emanik ere, lirika-saiorik onenak 20-33 urte zituenean osatutakoak dira.
Orain ikus ditzagun geldiroagoki iru doixtar liriku aundi: Goethe, Bretano ta Hölderlin.
Lirika-lanak eragin zien J. V. von Goethe'ren (1749-1832) biotzari bere bizitz luzean zear, ta aldiaren joanean idazkera ta joera ez-berdin batzuk nabarmentzen dira aietan: barrokoa, klasikoa edo jatorra ta erromantiarra. Ogei urte inguruko zala, Friedrik'e ganako maitemiñaz leenengo olerki garrantzitsuak sortzen ditu, bizipen eta griñaz beterik. Orrela 25 urte zitueneko lirika-lan geientsuenak buruturik zeuzkan. Azkeneko bere lirika salo bikaiña Die Trilogie der Leidenschaft 64 urteko zala idatzia, ain zuzen bere biotz zaar-gaztetuaren miñak sorarazi zion; Ulrike andrea, bere azken maitearen agurrak eman zion miñak; orregatik agur dagio maitasunari; agur dagio, beraz, biotza erdiraturik, baiña esker oneko. Onela, urtetsua izanik ere, maite indarrez gazteturiko biotzak bizkortu zuen bere luma lirikasaio ederrak eman zitzan.
Doixtar liriku erromantiarrik onena, agian, Clemens Maria Brentano da (1778-1842); ama idazlearen seme bakarra, olerkari arrigarria gertatzen da bere pgo biziz eta azpiz-gañekoaz. Onen olerkigintza urteetan barrena edatzen da; alaere 20-38 urteetekoa da geientsuena.
Emen ari geranari buruz, begiragarriagoa da beste doixtar aundi ta jator bat: F. Hölderlin (1770-1843); naiz ta luzaro bizi, ainbestek bezela, gaztaroan, 20-32 urtetan sortzen du bere lirikagintza osoa. Bere sor-indarrak olerki liriku illeziña eman erazten dio; Klasiku ta erromantiar erak batean biltzen ditu, baiña keraz eta mamiz ez da iñungo elerti-eskolan lerrotzen. Onen egiazko balioa, Gurutzeko Jon'ena bezela, urte mordo bat geroago artu zan aintzat, leenengo guda ondoren. Bere olerkia batzutan murritz-antza bada ere, ez du galtzen indarrik ez bizitasunik; ontan ba du antza itzal aundiko izan zan katolikuen liturgi ta mistikaz. Teologia ikasia zan, baiña maisu izatea erabaki zuen. Emekume batek ernarazi zion arridurak (Diotima deritzo berak), olerkari-giarrean ikutzen du te bizizirrarak eraginda, olerkari certatzen da. 22 urte ditu «Maitasunari goratzarre» idazten duenean. 1802'an iltzen da «Diotima», ta arrezkero 32 urte zituen ezer gutxi idatziko du. Lotsagarriro utzi bear izan du «Diotima» miretsiaren etxea. Gero ta bakarrago ta baztertuago ikusten bere burua. Burdeos'era dijoa maisu bezela, ta geroxeago erdi eroturik itzultzen da, gogo aldetik egoera negargarrian. Orrela gelditzen da 1806'tik, 36 urte zituela, eriotzararte. Lirika jakintsua ta neurriduna berea, baiña arrigarriro menderatzen du izkuntza, eresiz jantzirik. Olerkari guztiak bezela, adiskidetasuna, emakumea, illezkortasuna, aberria, askatasuna, giza-duintasuna, maitasuna, egia, garbitasuna, biotz ona te izadia ebesten ditu.
EUSKAL LIRIKA
Gazteen olerti etorria gallendu ta nabarmendu egiten da Europa'ko Iirika barrutian; au argiago agiri da euskal elertian. Aurreko mendeetako lirikuak alde batera utzirik, XX'gn. gizaldiko olerkariei, baitipat iruei (Lauaxeta, Lizardi, Aresti) begiraldi bat emango diet, euskal lirikaren urrezko mendea bait-da.
Nork ez dauka gogoan Loramendi (1907-1933) 25 urtez zendua, gora aundiko olerki xorta uzten zigula ondare? edo nork ez gogoratu Salbatore Mitxelena (1919-1965), bere 30 urtetan «Arantzazu» poema ederra idazten duna? Luis de Jauregi, «Jautarkol» adintsu izatera eldu arren, eten gabe ekin zion elerti-lanari. Alaere, «Biozkadak», bere lanik nausiena 36 urte zitueneko egiña zeukan. Gogora ekarri dezagun baita ere Jon Mirande (1925-1975); olerki geienak onduak dauzka bere 30 urte inguruan. Baiña begira dezaiegun arreta aundiagoz leen aitaturiko iru olerkariei.
Esteban Urkiaga, «Lauaxeta» (1905-1937); 26 urtegaz «Bide Barrijak» bere leenengo olerki-liburua argitaratzen du, eta 30 zituela, bigarrena te azkena: «Arrats Beran», 32 urteko zala Francotarrak erail bait zuten. Gaztea dalarik ere, olerkari yaioa degu ta egikera berrien egiazko asmatzaillea, beste lurraldeetako olerkari gazte batzuen antzera; adibidez: errusiar Puschkin edo Pettöfi ungariarra edo Novalis doixtar gaztea bezela. Liriku aundi au aaztua izan da beste aundi batzuen antzera: Gurutzeko Jon D. edo Holderlin bezela; iritzi emailleak eta elerti-edestilariak azal begiratu bat eman diote. Baiñan azkeneko urte auetan izan du ospe te aipamen, eta euskal lirikuen artean goi-goiko maillan jartzen aalegindu dira. Alaere ba dira banaka batzuk onartzen ez dutenak. Ez dakit zergatik dan baztertu nai ori; ez dakit ele-jakintzari edo politikari buruzko aurreiritziak diran edo; ez dakit. Orregatik lotsagarriro gertatzen da A. Luis Villasante'ren «Historia de la Literatura Vasca»'n (1979) esaten dana. Aurkezten duen liburu-sailla (bibliografia) ez da zeatza, ez osoa; aldera ezazue beste egille batzuk dakarten liburu-sailaz eta ikusiko dezue ez diola esker aundirik ematen. Narda antzean asten du bere iruzkin oso laburra; Lauaxeta'ren bigarren liburua, izkuntza aldetik leenengoa baiño onargarriagoa omen; onargarriagoa soillik! Orrialde bat doi-doi eskeintzen dio, 40 lerro ain zuzen. Ondoren aztertzen duen idazleari, ordea, Unamuno'ri, sei orrialdetik gora opa dizkio. Euskeraz baliodunik ezer idatzi ez duenari ta izkuntzari buruz istillu sortzaille izan danari olako tartea ematen zaionean, euskal olerkiaren egiazko sortzailletakoa danari orrialde bat eskeintzea, egoskaitza de «Historia de la Literatura Vasca» baten.
Obeto artzen du L. Muxika'k bere «Historia de la Literatua Euskérica»'n (1979; baiña Lauaxeta'ren lirika balioa ez da argi azaltzen iruzkiñetan, ustezko garbizalekeria eta zergabekeria (abstracto) salatuz. Onetaz gero mintzatuko.
Beste liriku bat ere, agian goiena, gazte bat da: Jose M. de Agirre «Lizardi» (1896-1933). Liriku goiztarra degu. Euskera atzendurik zeukan, baiña bir-ikasi egin zuen, ta laster, bere 34 urtetan idatziak zituen olerki batzuk; 36 urteko, leendik eginda zeuzkan olerkiaz, «Biotz-Begietan» olerki liburua argitaratzen du ta 37 urte bete gabe iltzen da. Onen balioa ere gutxitu nai izan dute batzuk baserritar kutsua edo aizatuz.
Gabriel Aresti ere (1933-1975), liriku gaztea degu; alde askodun gizona: olerkari, euskera ikertzaille, albistari, antzerkigille, itzultzaille, etab. Aunditan ikasi zuen euskera eta errotik ikasi. 22-26 urte dituela ematen du leenengo olerki-lan aipagarria. 26 urtegaz aldaketa sakonak nabari dira bere olerki sorkundean. 27 urteko, argitaratzen du elertiari buruz bere lanik onena bear bada: «Maldan Behera»; urrengo urtean «Zuzenbide debekatua» eta 31 urtedeun, «Harri ta Herri», gora aundiko lana euskal elertian; ta 34-38 urtekin beste lirika lan aulagoak.
Olerkiaren berritze-ekintzari, bere askotarako gaitasunari ta garaikoen artean lortu zuen eskuari ba gaude, nekez aurkituko degu euskal elertian Aresti'ren neurriko beste idazlerik. Baiña bakoitzari berea.
Ez zaigu zillegi euskal-lirikurik bikaiñena bezela aurkeztea; oso besterik da. Edestiari buruz izan duen arrakastak ez du berez geitzen bere lanen balioa. Batzutan berari dagokion neurriz goiti jarri dute euskal lirikuen artean, baiña gizarte ta politika gorabeerai eta ordu onean gertatzeai zor dizkie goralpen oiek. Olerkari maillan, egiazko liriku indarrez Lizardi, Lauaxeta eta abarren azpitik dago.
LIRIKAREN IZATE TA AUZIAK
Orain arte ikusi degunez, europar elertian, Euskadi tartean dala, gazteak omen aundia lortu dute, ta ba dirudi maizenik berak dirala, 21-35 urte tartekoak, lirikarik bikaiñena sortu dutenak. Egite onen zioa galdetu bearra dago emen, aleabearrak berez ez bait dakar ezer. Ta lirikaren beraren izateari estu lotuta dagoela ikusiko degu. Lirika-lanen auzi au gaztaroko psikologi-legeetatik datorrela-ta nago, gizonaren gogobiotz-eragiñen azte edo garatik. Gaztetan bizi-arnasa ta bultzada biozkorragoa da, biziagoa, zaintsuagoa; gaztaroan egiaren billaketak gainditu-arazten dizkio gauzak eta askatasunaren irrikaz, deadarka dago biotza; deadar onen eztandak darama batez ere gaztea egiaren muiña abestera: izatearen bizia, oñazea, maitasuna, bakartasuna, baztertzea, gizarte-giroa... Gauzen egia nai du olerkariak: Bizitza! Lirikuak piz-berritu egiten ditu gauzak eta aiei mintzo-arazi, ta auek erantzuna ematen dute beren izatea nabarmenduz, gizon, abere, edo landare, arri, itxaso, naiz egurats izan.
Lirika gazteen ondarea dala argitzeko eman ditugun zio ta zegatiaz, lirikaren guna bera ikutu degu ta ortaz ariko gera datozen lerroetan.
Europar-lirikaren edestiak, doixtarrarenak batez ere, (ori artu bait det ointzat emen) zera erakusten digute: orainarteko eredu, orkoi ta egitamuak ausi ta antologia, bilduma batutan oraintxe arte agiri diran iritziak aldatu egin bear dirala, batez ere euskal lirikarentzat ain gora aundiko dan mende ontan. Badira zenbait lirika-era-eskolak, baiña doixtar izkuntzan, adibidez, 12 talde edo jokeretan sartu ditezke.
Alaere, Goethe'ren lirikaren itzal aundiaz eta erromant-erari esker, arian arian lirikaren muiña lirika jator, (clásico) eta erromantiarraz bat egitera eldu zan. Auen xedea bizipenak adieraztea zan nunairako balioaz, baita norberak bakardadean, miñetan, bizitzan eta izadian etab. ikasiak.
Baiña gaurko azterketak ez du onartzen bakoizkeririk eta jaso ta ontzat eman du bailo ez-berdiñeko jokera sail bat.
Olerki lirikua garai bakoitzean bestelakoa da azal eta mami. Iñolaz ere, lirikak erti-legea naitaezkoa du; eder dana ezin diteke barnekoaz ustu, zer-kide (co-esencial) dira-ta. Bestalde ederra eite te erti eldetik aldakorra da edestian zear; orrela gertatu zan pizkundean (renacimiento) edo jatortasun-garaian (clasicismo), edo erromant-aroan, egi-zaletasunean (realismo) edo zirrara-zaletasunean (impresionismo) etab. Era auek maiz gizartearen zoriari lotuta daude. Ori dala-ta, lirikaren ederkera ez da bere batean dagoen zerbait, aldiz, egikor eta zainbizia da, eta ba du bere nortasuna edestian.
Besterik da lirika-era goraegi jasotzeagatik barne mamia kaxkartzea. Mamia egian dago, egia ikutzeko apetan, zerkien barrua ikusteko gogoan, izatea (dantasuna) ezagutzeko irrikan, izadiari mintz-eraztean dago, egiari irrintzi bat da, gauzen egia gureganatzean dago, zer-izanei bizia ematen dien liriku indarra da, egiari berari itzegin-arazten diana; ari ariko itz ori, gogai-uts antza naiz gai iku-ikusgarria (plástico) dala' itz egoki ori samin jakin bateri edo gizerte-egoerari emana; izatearen egia da, deaderraren eta miñaren egia, ederraren egia; olerkariak abestu ta agirian jartzen du egi ori, adioneko itzez jantzirik; ta gizonak somatzen duen egi ori, bear ordukoa eta edesti-une batekoa da. Olerkariak sortu egiten du itz egoki ori, biozkada eztia ernaraziaz; biotzondo orrek, berriz auxe oar-arazten dio: bizidun bezela, bere buruz gaindi jokatzeko gauza dala; lirika indarra sortzen du, kilikaldia edo poz-ikara, ondoa jo duelako, gauzen zer-izana, egiaren arima; deedarrari malkoak atera dizkiolako, egiari dagokion itz ori esan duelako. Ta itz orren aurreen irakurleak jauz-ikara somatzen du, ain egoki adierazitako egi ori bere baitan ere bizirik bait dago. Ori da liriku olerkaria... bai, ori da, egiaz beterik dagoen bizitzaren igarle izatea.
Ikuspegi auek gogoan arturik aztertu bear da Iirikuaren eder lana liriku-indarra, azal eta barru, betere neurturik.
Azken urte aueteko euskal elertiaren edestigille batzutan egiazko lirika te ikerketa-berritzea igartzen de; baiña Lauaxeta, Lizardi ta Orixe'gaz euskerak lortu duena lortu ondoren, on litzake orain nabari ez diran iritzi onduegoak ematea; lirika-aburu ta iritziek ixildu ta bertan bera egon dira, aitatutakoen egundoko izena dala-ta. Orregatik oreintsuko olerkariak, Aresti buru dutele, gorraldi ori ausi egin dute, eta bidez, baiña ez beti neurri onean. Ori bera gertatu zan europer lirikan, kopuruz eta nolekotasunez, agian, guztien geiñetik dagoen doixtar izkuntzan. Goethe, Holderlin te Brentano liriku bikaiñak itzal aundiegikoak izan ziran beren ondoko garaietan. Ori dala-ta, munduko bigarren guda ondoren be dira Alemania'n berten, egungo lirikarik ez dutela-ta, arrenkuratzen diranek, Prantzia'n, adibidez, ba daukatelarik. Ta ain zuzen, zapalketa ta erbesteratze-aroen, 1933 aldera, asten du doixtar lirikak berritze-lan aundia eitez eta gaiaz, geroago era askotako jokerei bidea urratuz.
Olako zeozer gertatu de Euzkadi'n, Lauaxeta, Lizardi ta Orixe lirika-bidean goienera eldu diranean eta gizarte, politika te izkuntza-zapalketa-garaian, erbeste-giroen, berritze bat nabaitzen da, gizarte te politika joerak gaurkoegoak eta argiagoak dituena. Baiñe egungo egunean uts aundiak egin dira kritika ta ezter-lanean, olerkariak sailkatuz, beren egizko ta betiko balioa, beren lirika-indarra itz egokietan azaldua ustel emanik. Orrela egin dute Lauaxeta, Lizardi eta Orixe'gaz, batez ere leenengo ta irugarrenagaz.
Elerti-edesti batzutan sailkatu bearraren griña zoroa ikusten da; esaterako, Mujika'ren elerti-edesti interesdun, pizgarri ta gaiñera atsegiñean (azkeneko au ez dago esaterik beste batzuei buruz), saiets-auziak nabarmentzen dira, olerkariaren egiazko balioa moteldurik. Lerrokatze au erruz agiri da izenburupekoetan beren txartelaz: gogaikeri (conceptualismo), baserritarkeri, garbikeri, zeingabeko olerki (abstracta), etab., ukor antzean geienez. Sarri begitan ematen die olako edo alako olerkariei, bere geraiko giroa agirian jartzen ez dutelako, etab, Iker-saio baten oiek denak azaldu bearrekoak dira, baiña iñolaz ere ez aln nabermen izenburu ta izenpekoeten. «Akats» deitu oiek bein beiñekoek dira eta doixtar lirikuetan aurki ditezke; baiña doixtarren edesti-liburuetan ez da indargetzen olerkarien balioa, izenburuetan txartelak ipiñiaz eta irudi gezurtia te okerra aurkezturik.
Gizarte-egoera nolabait ezaguterazi bear dala? Noski; alaere astakeria litzake lirikaren zeregiña ortara mugatzee, soillik ori bailitzan. Bide ortatik, zertan lirake olerkari liriku aundiak, adibidez, Eichendorf, Mörike edo Rilke? Lirikak ba ditu askotariko geiak, beti indardunek, eta gizarte jekin batekin zer ikusirik ez dutenak; meitasuna, samiña, bakardadea, egiaren irrika, poza, izadia, noiznaikoak dira. Eta zenbait olerkari lirikuei, batez ere Orixe'ri egozten zaion «baserritarkeriak» ere, ez al du nolabait adirazten industri, lantegintzaren aurkako gizartearen eg:oera bat?, gizarte puska batek zapuzten duen jarrera? Orregatik bere garaiko edesti barruan dago; besterik da, eragin ori bear ordukoa dan edo ez jakitea.
Olerkiaren balio lirikua epaitzerakoan, baserritarkeri, asmakeri ta garbikeri-ikuspegitik bakarrik begiratzea, egiazko bemakeri ta garbikeri-ikuspegitik bakarrik begiratzea, egiazko balioa urtzea eta ezkutatzea da. Garbizale izatea edo-te beserri-gaiak ikutzea, lantegitzan asi berria dan gizartean, ez du erabat galtzen olerkiaren balioa. ltz berrizaletasuna edo baserri kutsua gorabeera, olerkaria beti olerkari; bein beiñeko jokera oiek ez dagozkie olerkiaren beraren izateari. Olako bat gertatu zitzaion olerkari ijitoa deituari, F. G. Lorca'ri; ez zuen onartzen bere izena sail ortan lerrokatzea; berak zionez, ijitoena bere olerkiaren gai bat besterik ez zala; beste edozein gaiaz berdin litzakela; gaiak ez duela olerkaria egiten. Bel, naiz itz berriak naiz arrotzak erabilli, olerkariak azalduko du ezpala. Ijitoena bein beiñeko gaia ta alderdia da. Ori gabe ere, olerki-arnasa argitan jarriko zuen noski.
Orregatik, bada garaia zenbait euskal elertiaren edestietatik sailketa alderdikoi oiek kentzeko, iruzkin-izenburuetatik bederen, estaii egiten bait dute olerkiaren balio bearrena, berezkoena. Jakiña da joera oiek aitatu bear dirala, baiña olerkari lirikuaren barne balioa oien mende jarri gabe. On litzake gogoan artzea Schiller'ek Goethe'ri idazki baten esaten ziona: lirika-arloan ez da egoki gogai jakin bati gure burua lotzea; gai berriak era berriak nai dituzte ta orrela lirikaren esanaia zaluagoa egin bear litzake.
Azken urte auetan euskal lirikuetaz eman diran iritzi gazigezen ondoren, euskal lirikaren antologi edo bilduma egin bear litzake, irizpide zeatzago ta lasaiagoetan oiñarriturik.
|