L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<oler3200>— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Sarrera gisa

 

Aita Onaindia

 

Olerkaritza, ez uste, ez da alperreko gauza; oker legoke orrela pentsatuko lukena. Beti duzu baliotsu esan zaar au: «Gizona ez da ogiaz bakarrik bizi». Bear ditu beste zer batzuk ere bizitza gozatu dezan noski; naikoa malko jarten digute berez begietan bizitzako goraberak, ezta arantza gutxi ere biotzetan. Zerbaiten bearra dugu, ba, begi-malkoak txukatu ta biotz-arantzak moztuteko.

        Orrezaz gaiñera, ba ditugu barnean ixakari, irrits eta leiak, ez ain onak. Arteak, ordea, Schopenhauer'ek dioskunez, poesiak batez ere, askatzen du gure naimena; olerkiak ornen ditu, zelanbait esan, ixil-azten gure zalekeriak eta griñak. Olerkiaren papera, egiaz, geienik beintzat, irudimenari askatasun osoa emanez, sorpen arrigarrietan murgiltzea duzu; eta naimena ere, lurrezko ditun zentzun-arazoak eta axolak lekarkioken loitik garbituz, goragoko kezka-jardunez arduratu oi zaigu.

        Idazleak, eta kasu onetan olerkariak, ez du beretzat bakarrik idatzi bear; bere erria batik bat izan bear du gogotan. Ez, ez daitela ederra artistentzat bakarrik izan. Olerkariak eta erriak, dirudi, kate estu leunez bat egiñik joan bear dutela aurrera. Erriaren bizipenak —etxegintza, taillugintza, lugintza, dantza, ta abar—  arte biurtzen ditu olerkariak. Artea, baiña, beti nainoz erriaren bizipen, erriak bizi duen zerbait, irudi bat, margo-lauki bat, aurresku bat, gizarte istillu bat, naiz eresi bat... Erri-bizipena bebil dardar olerkariaren idazkortz azpian.

        Urrats bat aurrerago jorik, olerkariak esan dezakegu, gaurko gaiak, gaurko bizipenak irauli bear dizkigu bere neurtitz-lerroetan; igarotakoak eta etorkizun daudenak, ederki dagoz, baiña garai ontakoak, erriak bizi ditunak eta irakurriko ditunak, gizartea naiz maitasuna, Jainkoa naiz giza-errukizko egintzak, lur-gaiak naiz sendiko bizimodua, askotaz obeki. Gaurko ezpirituari atera bear zaio arnasa gotorra. Adimen argituaz eta ndimen piztu-aziaz baliaturik, gauzak, jazokunak, au da, eguneroko edestia, ikusi, bildu ta adieraztea da poeta gurenaren zeregiña. Geroari naiz joanari gogo eman arren, Kandinsky'k (1866-1944) dioskunez, bere garaiko alaba dozu edozein artelan.

        Poetak, au edo bestea izan, bere adimen eta naimenaren apurrak uzten dizkigu ondu dituen lanetan. Bere barru izatea zabaltzeari daragoio; lore batek bere kukulua bezela idekitzen du, eder ta usaintsu? Bearko, bestela ez litzateke eder-lan. Edornork ez dakiana olerkariak daki. Zer? Eder-sorpenak urrezko azpillean serbitzen. Aldea dago, egia, olerkari batetik bestera; badira olerkari onak, baita erdizkakoak eta kaskarrak ere; zein batzuk zein besteak, orraitio, beren barren-jauregiko ateak zabal-zabalik eskeintzen dizkigute. Au ordea beti duzu eskergarri; gizonak, ba, ez du geienik nai iñork bere barruko bizi-arien zirkiñik jakin dezaten.

        Arte kontuan oso ederki idatzi zuen Hegel'k dio poesia ez dala josteta, ez denbora-pasa ere. Erriak, argi dago, arte-lanetan jarri dituzte beren pentsamenturik barrukoienak, beren begi-ziztarik —barrurantzakoak noski— aberatsenak. Zer da, baiña, begi-zizta? So, geure barrura itzuliz, barru oneri ematen diogun begi-kolpe arretatsua. Edu orretan dakusagu zer eta nor geran.

        Olan jokatzen du olerkariak, bere barne-leizera jetsi ta begitu zorrotz biguna bota bertako ikara guztiei. Or guk eredu bat, Lizardi. Leize-orma ortan ez ditu bere egiñak eta zirkiñak bakarrik ikusten, idatzita, baita bere erri osoarenak ere. Or agertzen dira erti-lanetan, gure olerkarien bertso aapaldietan, erriaren pentsamentu barrukoiak, eta aberatsak, eta joriak. Eurotatik ez dugu ezer ezetsi ta urruñatu bear. Geure arima ukatzea litzateke ori.

        Gizonki Plotino'k ederrari buruz: «Kolore ederrak naiz gorputz ederrak ikustera eltzen ez dana, ez dozu aginpide, epaikaritza edo-ta erregetzarik ez daukana baiño doakabeago. Doakabe da ederra, eder bakarra, aurkitzen ez duena; au jarixteko erreiñuak utzi bear dira, eta lur osoaren, itxasoaren eta zeruaren jabetza laga bear duzu; bai, ukatze ta ezeste orreri esker, ura ikuskatzeko bidean jarri daiteke bat».

        Euskal olerkariak zuzen bitzate beren indar-alegiñak xede ori eskuratu bearrez. Lurkoi dana erdeiñatuz, aginte, diru, atsegin ta zabor likitsak saiets utzirik, ederra ikuskatu ta sortzeko alegiñak errez, biribiltzen dituzten olerkiekin euskal erria, beren erria zustatu ta zorion-erpiñeratzen saia bitez. Orixe dute elburu gure lerren-katazkak oro.

 

        Ortan jarduna da «Olerti» ekaitz larriko urteetan ere. 1959-an asia da, eta ortan jarraitu nai du aurrerantzean ere.

        Jardun ortatik ez dugu iñortxo bazter uzten, denontzat dugu lekua; alor-laiatze ontan bada lanabesik ere ugari; igitai zorrotza du ark, ez ain zorrotza beste onek, eta kamots samarra beste ark, baiña ez digu iñork traba egiten.

        Leenago ere olaxe egiñak gera. Saillean jokatu genuen, eta mentxe sortu, azi ta trebetu ziran ainbat olerkari, gaiñ-gaiñeko poetak. Lan dagigun gaurtik ere euskal olerkari guztiok, bikain, erdiko, ez-erdiko. Denon arnasa ta beroarekin jaso ta bitxitu ta gaillendu bear dugu geure poesia.

        Gerozkoan, gaiñera, «Eusko Ikaskuntza»-k bere aldetik diru-laguntza gotorra emango du eta bere oizko liburu argitalpen saillean sartu ere bai gure aspaldiko OLERTI; orrela ziurtasun geiagoz jarraituko du beiñola asiera eman zion bidetik. Milesker idazle ta diru-laguntzaillei.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.