L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Gabon eguna

 

Luis Arostegi

 

Zugatz orri bakoan

txori bat jarri da,

eta badoa.

Adar-puntaren dardarak

bakeago bakea.

 

Urriñagoko piñudiak

laiño artetik

ozta sortzen dira.

 

Arratsalde-bake onetan

zain dago dana.

 

Eskape gaiñean

euri tanta banakak

bakarrago ixilla.

 

Oi Gabon-arratsalde,

une geldi-geldia,

ainbeste bider izan zaitut

eta orain be,

garbi ta nare,

ia lenengoz zara.

 

Arbola billusietan

argiak biztu dira eta kantuak.

Ez dira ikusten, ez entzuten.

Bakean estaldurik dana,

ler egingo dauan itxaropen

barne-bildua.

 

(1982.XII.24)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.